Gehiengo sindikalak martxoaren 8ko greba feminista erregistratu du

Bilboko lan ordezkaritzan lanuztea erregistratu dute ELA, LAB, Steilas, ESK, Hiru eta EHNE sindikatuek. Mobilizazioetan parte hartzeko deia egin dute.

Gehiengo sindikalaren ordezkariak, Bilboko Lan Ordezkaritzaren aurrean. /
Gehiengo sindikalaren ordezkariak, Bilboko Lan Ordezkaritzaren aurrean. / Marisol Ramirez/Argazki Press

Jon Ander De la Hoz -

2018ko otsailak 6

Euskal Herriko mugimendu feministak deitu duen grebarekin bat egin du gaur gehiengo sindikalak. ELA, LAB, Steilas, ESK, Hiru eta EHNE sindikatuek martxoaren 8ko lanuztea erregistratu dute Bilboko Lan Ordezkaritzan. Iruñean egingo dute bihar.

Grebarekin eta egun horretarako deituta dauden mobilizazioekin bat egiteko deia egin dute sindikatuek. Lau orduko lanuzteak daude iragarrita, goiz eta arratsalderako: 11:00etatik 15:00etara, eta 18:00etatik 22:00etara. Enplegu grebaz gain, zaintza lanen, ikasketen eta kontsumo praktiken grebara ere deitu dute, egungo eredu kapitalista patriarkala auzitan jartzeko.

Irakurle agurgarria:

Honaino iritsi zarenez, eskaera bat egin nahi dizugu: irakurtzen ari zaren edukia eta egunkaria babestea, konpromiso ekonomikoa hartuz. Publizitatea eta erakundeen diru-laguntzak ez dira nahikoa BERRIAren etorkizuna bermatzeko. Sarean eskaintzen dizugun edukia irakurtzen duzuen milaka irakurleek proiektuari ekarpena eginda, urrutira iritsiko ginateke.

Kazetaritza libre, ireki eta independentea egin nahi dugu euskaldunontzat. Euskaraz informatzea delako gure eginkizuna, eta zure eskubidea.Lagun gaitzazu bide horretan. Idatzi gurekin etorkizuna. Geroa zugan.

Martxelo Otamendi
BERRIAko zuzendaria

Izan zaitez BERRIAlaguna

Izan zaitez BERRIAlaguna

BERRIAlaguna

Irakurtzen ari zaren edukia libre ematen jarraitu nahi dugu. Euskaraz informatzea da gure eginkizuna, zure eskubidea. Sareko irakurlea bazara, konprometitu zaitez irakurtzen ari zarenarekin. Geroa zugan.

Izan zaitez BERRIAlaguna