Hezkuntza

Martxoaren 20rako greba deialdia egin dute itunpeko ikastetxeetan

ELA, Steilas, CCOO, LAB, UGT eta FETE sindikatuek manifestaziora ere deitu dute, otsailaren 22rako.

Sindikatuetako kideak, gaur, prentsaurrekoan. /
Sindikatuetako kideak, gaur, prentsaurrekoan. / Marisol Ramirez/Argazki Press

Berria

2018ko otsailak 6

Araba, Bizkai eta Gipuzkoako itunpeko ikastetxeetako langileak grebara deitu dituzte, martxoaren 20rako, ELA, Steilas, CCOO, LAB, UGT eta FETE sindikatuek. Azaroan hautsi zen negoziaketa mahaia berriz abian jartzea nahi dute.

Kristau Eskoletako eta IZEA taldeko 9.000 langile daude deituta grebara —Ikastoletako langileak ez—, eta sindikatuek patronalei leporatzen diete akordioetarako jarrerarik ez edukitzea. Azken hitzarmena duela hamar urte sinatu zuten. Horregaitik mobilizazioak areagotzea erabaki dute, gaur Bilbon eman duten prentsaurrekoan jakinarazi dutenez. Grebaren aurretik, manifestazioa egingo dute hil honen 22an.

200 zentro inguru daude grebara deitu dituztenen artean, eta Araba, Bizkai eta Gipuzkoako ikasle ez unibertsitarioen %35 joaten dira ikastetxe haietara.

Irakurle agurgarria:

Honaino iritsi zarenez, eskaera bat egin nahi dizugu: irakurtzen ari zaren edukia eta egunkaria babestea, konpromiso ekonomikoa hartuz. Publizitatea eta erakundeen diru-laguntzak ez dira nahikoa BERRIAren etorkizuna bermatzeko. Sarean eskaintzen dizugun edukia irakurtzen duzuen milaka irakurleek proiektuari ekarpena eginda, urrutira iritsiko ginateke.

Kazetaritza libre, ireki eta independentea egin nahi dugu euskaldunontzat. Euskaraz informatzea delako gure eginkizuna, eta zure eskubidea.Lagun gaitzazu bide horretan. Idatzi gurekin etorkizuna. Geroa zugan.

Martxelo Otamendi
BERRIAko zuzendaria

Izan zaitez BERRIAlaguna

Izan zaitez BERRIAlaguna

BERRIAlaguna

Irakurtzen ari zaren edukia libre ematen jarraitu nahi dugu. Euskaraz informatzea da gure eginkizuna, zure eskubidea. Sareko irakurlea bazara, konprometitu zaitez irakurtzen ari zarenarekin. Geroa zugan.

Izan zaitez BERRIAlaguna