Eguraldia

Euskal Herria, #elurretan

Elurra goiko mailetatik behera jaitsi da, eta, errepideetako ohiko arazoez gain, irudi ikusgarriak uzten ari da. Sare sozialak dira horien lekuko. Bidali zure argazkia Twitterren, Facebooken edo Instagramen #elurretan traolarekin, eta lagundu osatzen elurte honetako argazki bilduma.

Urbian atzo, elurra gerriraino. /
Urbian atzo, elurra gerriraino. / Unai Holguin/@Nixhiu

Berria -

2018ko otsailak 7

Elurra Euskal Herrian uzten ari den irudien bilduma egin nahi du BERRIAk irakurleekin elkarlanean. Horretarako, hainbat bide jarri ditu irakurleen eskura. Facebook, Twitter eta Instagram bidez bidal daitezke argazkiak, #elurretan traolarekin. Bidalitako irudiekin osatutako bilduma ikusgai izango da albiste honetan.

Horrez gain, argazkiak Whatsapp bidez ere bildaltzeko modua jarri du BERRIAk. 664-25 91 41 zenbakira bidal daitezke.

Animatu parte hartzera!