EGURALDIA
Elur eta izotz arriskugatik, alerta laranja eman dute bihar eguerdira arte
Iragarpenaren arabera, elur mailak 100-300 metrotan jarraituko du bihar arte. Gaur gauean eta bihar goizean espero da elur gehien, eta tenperatura bajuak medio, izotza ere egingo duela ohartarazi du Euskalmetek. Errepide sare nagusia irekita dago osorik, baina zuhur ibili behar da hainbat tartetan. Zuzeneko kontaketa albistearen barruan.

* Iragarri bezala, elurra iritsi da, eta Euskal Herriko hainbat toki zurituta daude. 100-300 metro artean kokatuko da elur maila Araban, Bizkaian, Gipuzkoan eta Nafarroa iparraldean. Alerta laranja ezarri dute lurralde horietan, eta bihar eguerdirarte mantenduko dute. Nafarroa erdialdean, berriz, 500 metrotik gora espero dute elurra, eta alerta horia ezarri dute bertan. Izotza etorriko da gero, eta alerta horia.
* Errepide sare nagusiko zenbait tarteri eragin die elurteak. Sare nagusian bide guztiak irekita dauden arren, arreta berezia behar da hainbat tartetan.
* Irakurleek bidalitako argazkiak jasoko ditu BERRIAk: Whatsapp bidez, 664-25 91 41 zenbakian, eta Twitter, Facebook eta Instagram bidez, #elurretan traolarekin.
Zuzeneko kontakizuna
Une honetan izotza da arriskurik handiena errepidean. Zeropeko tenperaturak daude barnealdean, euskalmeten arabera. Honako aholkuak eman ditu Jaurlaritzaren Trafiko Zuzendaritzak izotza dagoenerako:
-Izotzari aurre egite aldera, hotz handia egiten duen egunetan segurtasun-neurririk onena ahalik eta kontu handienarekin gidatzea da eta aintzat hartzea tarte jakin batzuetan izotza egon daitekeela.
-Izotza agertzen denean, ABS bezalako sistema modernoek edo erabateko trakzioak ez dute saihesten ibilgailuak labain egitea eta, beraz, egokiena abiadura murriztu eta zuhurtzia handiagoz gidatzea da.
Goizaldean prezipitazioak egin ditzake, eta bihar goizean elurra.

Oihana Elduaien
Biharko eguraldi iragarpena: prezipitazioak eta hotz handia. Izotz arriskua.
Ostegun goizean prezipitazioa egingo du, ugariago ipar isurialdean eta goizaldean ekaitzen bat bota lezake. Kota 100-300 m-ra, arratsaldean 500 m-ra. Arratsaldean hobera, atertu eta hodeitza saretuz. Tmax 4-7 ºC eta izotza egingo du, handia barnealdean, bereziki egun amaieran.
— Euskalmet (@Euskalmet) 2018(e)ko otsailak 7

Oihana Elduaien Uranga
Gerturatzen ari dira hodeiak, eta euskalmenten arabera, gauean asko botako du, euria, elurra zein txingorra.
Frantzian dagoen depresioa jaisten doan heinean hodeitza gerturatuz doa gurera eta gauean prezipitazioa utziko du.
— Euskalmet (@Euskalmet) 2018(e)ko otsailak 7
A medida que baja la pequeña borrasca situada en Francia se va acercando nubosidad que por la noche nos traerá precipitaciones más frecuentes. pic.twitter.com/2zKsjLQTkh

Oihana Elduaien Uranga
Errepideak garbi dauden arren, larrialdi zerbitzuak behin eta berriz ari dira esaten kontuz gidatzeko. Elurra ez ezik, izotza ere arazo izan baitaiteke.
#A15 orain. Errepidea garbi dago, baina arretaz gidatu.
— DYA Gipuzkoa (@DYAGipuzkoa) 2018(e)ko otsailak 7
➕ Segurtasun tartea.
➖ Abiadura.
#Elurra#Trafikoa pic.twitter.com/6yCcFayHOK

Oihana Elduaien Uranga
Errepideak garbi mantentzeko oso garrantzitsua da ezkerreko bidea libre uztea. Elurra kentzeko makinek eta larrialdi zerbitzuek lan egin baitezakete horrela. Trafiko Zuzendaritzak gogora ekarri du, Ertzaintzaren aginduak jarraitzeko.
ADI!!Trafiko Zuzendaritzak eskatu du Ertzaintzaren aginduak jarraitzea, eta gogoratu du nahitaezkoa dela ezkerreko erreia libre uztea elur makinek eta larrialdietarako ibilgailuek errepidean izaten diren gorabeherei erantzun ahal izateko eta errepideak garbi mantentzeko #Trafikoa
— Trafiko Zuzendaritza (@trafikoaEJGV) 2018(e)ko otsailak 7

Oihana Elduaien Uranga
Euskalmetek gogora ekarri du abisu laranja indarrean dagoela bihar eguerdira arte. Gero alerta horia izango da, izotzagarik, eta ostiralean berriz ere elurra egitea espero da.
Bihar eguerdira arte #AlertaLaranja indarrean egongo da #elur ragatik. #AbisuHoria bihar gauean eta etzi #izotz agatik eta ostiralean elurragatik. pic.twitter.com/NVh9t5iCev
— Euskalmet (@Euskalmet) 2018(e)ko otsailak 7

Oihana Elduaien Uranga
Argazkiak jasotzen jarraitzen dugu #elurretan traolarekin
Bitarianotik (Araba) bidali dizkigu argaki hauek Karlotak, #elurretan traolarekin. Bidali zuk ere #elurretan traolarekin edo Whatsapp bidez (664 259 141) pic.twitter.com/Ku9Y1QIa4G
— Berria.eus (@berria) 2018(e)ko otsailak 7

Oihana Elduaien Uranga
Foruzaingoak berri eman du hainbat tokitan mara-mara ari duela elurra. A15ean bide bakarra dago irekita 125 eta 136 kilometroen artean. Ezkerreko bidea elurra kentzeko makinentzat libre uzteko eskatu dute.
Nolanahi ere, trafikoko kamerek hartutako irudietan ez da ageri biderik itxita, Irurtzun parean.


Oihana Elduaien Uranga
Iruñean elur maluta fin finak botatzen hasi da #elurretan @berria pic.twitter.com/NChEx3yjnp
— Maritxirdil (@maritxirdil) 2018(e)ko otsailak 7
Euskalmetek dio prezipitazio gutxi izango dela orain, tarte batean. Gauean gehiago egingo du.
Prezipitazioak atsedenalditxo bat emango digu, baina gauean euria eta elurra sarri egingo du.#elur
— Euskalmet (@Euskalmet) 2018(e)ko otsailak 7
Las precipitaciones nos darán un pequeño descanso, pero por la noche volverán y serán frecuentes. pic.twitter.com/47yWubm4Vf

Oihana Elduaien Uranga
Iragarrita zegoen elurra arratsalderako, eta hasi du toki batzuetan. Momentuz ez dio eragin errepide sare nagusiari, baina kontuz gidatzeko esan du Trafiko Zuzendaritzak.
#Elurra momento honetan #Ap8 eta #N622 Araban. Abiadura moteldu.
— Trafiko Zuzendaritza (@trafikoaEJGV) 2018(e)ko otsailak 7
En estos momentos está nevando en #Ap8 y #N622 en Álava. Modere la velocidad. #Trafikoa pic.twitter.com/Ha69ybeFQS

Oihana Elduaien Uranga
Trafiko bide sare nagusiko errepideak garbi daude Araba, Bizkai eta Gipuzkoan. Kontuz ibiltzea gomendatzen da hala ere. Mendate gehienak ere zabalik daude, baina ez denak:
Araban erabat itxita dago Herrerako mendatea, eta Urduñakoan ezin dute ibili kamioiek eta artikulatuek.
#Elurra Mendateen egoera Araban. Informazio gehiago https://t.co/EZE2KFUPhL
— Trafiko Zuzendaritza (@trafikoaEJGV) 2018(e)ko otsailak 7
web orrialdean eta 011 telefonoan (24 orduz). #Trafikoa#Elurra Situación de puertos en Álava. Más información en la web https://t.co/EZE2KFUPhL y en el teléfono 011 (24 h). #Trafikoa pic.twitter.com/JKElmjeDUY
Bizkaian itxita dago Bikosgana, eta kateak behar dira Isoganan.
#Elurra Mendateen egoera Bizkaian. Informazio gehiago https://t.co/EZE2KFUPhL
— Trafiko Zuzendaritza (@trafikoaEJGV) 2018(e)ko otsailak 7
web orrialdean eta 011 telefonoan (24 orduz). #Trafikoa#Elurra Situación de puertos en Bizkaia. Más información en la web https://t.co/EZE2KFUPhL y en el telefono 011 (24 h). #Trafikoa pic.twitter.com/dBfqCWddO9
Gipuzkoan, berriz, Elosua itxita dago kamioientzat eta autoek kateak behar dituzte.
#Elurra Mendateen egoera Gipuzkoan. Informazio gehiago https://t.co/EZE2KFUPhL web orrialdean eta 011 telefonoan (24 orduz). #Trafikoa#Elurra Situación de puertos en Gipuzkoa. Más información en la web https://t.co/EZE2KFUPhL y en el teléfono 011 (24 h). #Trafikoa pic.twitter.com/ufS58FSusU
— Trafiko Zuzendaritza (@trafikoaEJGV) 2018(e)ko otsailak 7

Oihana Elduaien Uranga
Elurra polita da mendian, baina arazo izan daiteke errepidean. Elurra kentzeko makinak gogor ari dira lanean egunotan, eta Foruzaingoak, gaur, irudi ikaragarriak zabaldu ditu. Elurra kentzeko makina hoietako batekin gurutzatu dira Belaguako portuan.
En ocasiones nuestro trabajo nos lleva a lugares inhópitos, pero espectaculares. Aquí nos cruzamos con un quitanieves en el Puerto de #Belagua #impresionante pic.twitter.com/5Ibhz2FI39
— Policía Foral (@policiaforal_na) 2018(e)ko otsailak 7

Oihana Elduaien Uranga
Kandi Anda Larrazabalek Markinako (Araba) erletegi baten irudi ederrak bidali dizkigu. Bidali zuk ere zure irudia #elurretan traolarekin, edo Whatsapp bidez (664 259 141) pic.twitter.com/1ed0gCMh6s
— Berria.eus (@berria) 2018(e)ko otsailak 7
Gaur arratsalde-gauerako eta bihar goizalderako dago eginda iragarpenik makurrena. Baliabideak prest dituzte erakundeek. Hala jakinarazi du, behintzat, Gasteizko Udalak.
Udalak Elurteetarako Planaren 1. fasea aktibatu du, eta elurrari eta izotzari aurre egiteko baliabideen kopurua handitu https://t.co/eVT2DTCO5u#ElurraVG pic.twitter.com/SmKhEtwRud
— Elurra-nieve Vitoria (@VG_elurranieve) 2018(e)ko otsailak 7

Oihana Elduaien Uranga
Istripuagatik auto pilaketa izan dira Gasteizen, baina dagoeneko garbi dago bidea.
#Istripua eta #Autopilaketak amaituta #A1 Km 350 #Vitoria_Gasteiz-en Irungo norantzan.
— Trafiko Zuzendaritza (@trafikoaEJGV) 2018(e)ko otsailak 7
Accidente y retenciones finalizados en #A1 Pk 350 #Vitoria_Gasteiz sentido Irun. #Trafikoa

Oihana Elduaien Uranga
Gaur bakarrik ez, asteburuan ere zuritu zituen mendiak. Mikel Balerdik igandean Aizkorrin ateratako argiak dira hauek. Bidali zuk ere zurea #elurretan traolarekin edo Whatsapp bidez, 664-25 91 41era pic.twitter.com/shN6uMPDck
— Berria.eus (@berria) 2018(e)ko otsailak 7
Gasteizen, istripua izan da A-1 autobidean eta Irungo noranzkoan lerro bat itxita dago. Ondorioz, autopilaketak sortu dira.
#Istripua #A1 Km 350 #Vitoria_Gasteiz-en Irungo norantzan, errei bat itxita, #Autopilaketak
— Trafiko Zuzendaritza (@trafikoaEJGV) February 7, 2018
Accidente #A1 Pk 350 #Vitoria_Gasteiz sentido Irun, un carril cortado, retenciones. #Trafikoa pic.twitter.com/pg62qDDk5T
Rakel Ricok Leitzatik bidali digu argazkia. #Elurretan oinatzak eta kotxe markak.
— Berria.eus (@berria) 2018(e)ko otsailak 7
Bidali zuk ere zurea #elurretan traolarekin edo Whatsapp bidez, 664-25 91 41era pic.twitter.com/nMMnTFrQJE
Areatzan ere zuritu du pixka bat, Maitanek bidalitako argazkietan ikus daitekeenez. Bidali zuk ere zurea #elurretan traolarekin edo Whatsapp bidez, 664-25 91 41era pic.twitter.com/SJJgJe3XvY
— Berria.eus (@berria) 2018(e)ko otsailak 7
☃ Iragarri bezala, elurra ari du gaur Euskal Herriko bazter askotan, eta sareak dira horien lekuko.
— Berria.eus (@berria) February 7, 2018
📸 Bidali zure argazkia Whatsappera (+34 664-25 91 41), edo partekatu sare sozialetan #elurretan traolarekin, eta lagundu osatzen elurte honetako argazki bilduma! pic.twitter.com/ZLh4WR3JtZ
Beharrezkoa ez bada, errepidera ez irteteko gomendioa luzatu dute erakundeetatik. Autoa hartu behar izanez gero, trafikoaren egoeraz informatzeko galdegin du Jaurlaritzako Trafiko Zuzendaritzak
Kontsultatu EAEko Errepideen egoera 011 trafikoaren informazio tlfnra.deituz(24 ordutan) edo https://t.co/EZE2KFUPhL web orrialdean #Trafikoa pic.twitter.com/Kh9G6uvKFL
— Trafiko Zuzendaritza (@trafikoaEJGV) February 7, 2018

Gorka Berasategi Otamendi
Gaur elurra mara-mara gure lurraldean!!🌨️🌨️🌨️ Basozainok lanean jarraitzen dogu!
— BizkaikoBasozainak (@Biz_Basozainak) February 7, 2018
Hoy la nieve cubre nuestro territorio!❄️❄️❄️ Los AAFF seguimos trabajando! pic.twitter.com/FYAu7EwRtJ
Errepide nagusietan arazo larriik ez, baina arreta beharrezkoa
Errepide sare nagusian elurrak eragozpen larririk eragin ez duen arren, zenbat bide elurtuta daude eta zuhurtziaz gidatzea komeni da. Hona bide horien egoera adieraztn duten irudien bilduma
#Elurretan dauden errepide nagusien irudiak bilduko ditugu hari honetan. Araban eta Nafarroan bota du elur gehien. Hasteko, AP-68ko Altube mendatea pic.twitter.com/uonUtActpb
— Berria.eus (@berria) 2018(e)ko otsailak 7
Gasteiz inguruko bideak ere zurituta daude. Hona N-1aren egoera #elurretan pic.twitter.com/ODLa6v1l57
— Berria.eus (@berria) 2018(e)ko otsailak 7
A-1 eta N-1 ere elurtuta Egino eta Agurain parean (Araba) #elurretan pic.twitter.com/DqVmuwwNK2
— Berria.eus (@berria) 2018(e)ko otsailak 7
Arretaz gidatu beharreko beste puntu bat: N-1eko Etzegarate mendatea pic.twitter.com/D0cPXSV5I3
— Berria.eus (@berria) 2018(e)ko otsailak 7
Nafarroan, elurtuta daude A-10 Sakanako autobidea, eta A-15 Leitzarango autobidea #elurretan pic.twitter.com/77l1Nd147s
— Berria.eus (@berria) 2018(e)ko otsailak 7

Gorka Berasategi Otamendi
Elurra itsasertzeraino iritsi da Bermeon, Izaskun Bilbao EAJko europarlamentariak sarean jakinarazi duenez.
Bermion gaur elurra itxas ertzararte iritsi da pic.twitter.com/grMAbZHkbg
— Izaskun Bilbao (@IzaskunBilbaoB) February 7, 2018

Gorka Berasategi Otamendi
Elur alerta laranjatik horira igaroko da Araba, Bizkaia eta Gipuzkoa, bihar eguerdian. Izan ere, arratsaldean prezipitazioak eten eta elur maila 500 metro ingurura igoko dela iragarri du Euskalmetek.
Aldiz, izotzarengatik alerta horia ezarriko da ostegun gauean eta ostiral goizean.
#AlertaLaranja n jarraituko dugu ostegun eguerdira arte #elur ragatik eta ostiralean #AbisuHoria ezarriko da.
— Euskalmet (@Euskalmet) February 7, 2018
Bestalde, ostegun gauean eta ostiral goizean, Abisu Horia #izotz agatik. pic.twitter.com/ThkamCg0lY

Gorka Berasategi Otamendi
Elurraren pausatze leunaren ederra jaso du Iker Gallastegik Zallan (Bizkaia)
Elurra mara-mara Zallan, gero eta gehiago ari du @Euskalmet #Elurra pic.twitter.com/3Z9XUOchXB
— iker gallastegi (@ikguallas) February 7, 2018

Gorka Berasategi Otamendi
Elurra gogoz egiten jarraitzen du AP-68 autobidean, Altube mendatean. Elurra ari du Aiurdinen ere (Araba), Altube eta Gaseiz arteko N-622 errepidean.
#Elurra mara-mara #Ap68-an eta #N622-an, abiadura moteldu.
— Trafiko Zuzendaritza (@trafikoaEJGV) 7 de febrero de 2018
Nevada copiosa en #Ap68 y #N622, modere la velocidad. #Elurra #Trafikoa pic.twitter.com/KnA5op8Ukl

Gorka Berasategi Otamendi
Argazki ederrak bidali ditu Eneko Maioz Orexako alkateak Twitterrera. #Elurretan traolarekin bidalitako irudien bilduma egingo du BERRIAk.
Orexa zuri esnatu zaigu gaur #elurretan pic.twitter.com/l4bZuzFCDQ
— Eneko Maioz (@emaioz) 2018(e)ko otsailak 7

Gorka Berasategi Otamendi
Mendateen egoera
Errepide sare nagusian mendate guztiak daude zabalik, nahiz eta arreta berezia behar den Altuben (AP-68), Etzegaraten, (N-1), Pagozelai Mugiron (A-15) eta Belaten (N-121), elurraren ondorioz.
Bigarren mailako mendateei dagokienez, hauxe da egoera:
#Elurra Mendateen egoera Gipuzkoan. Informazio gehiago https://t.co/EZE2KGcq9j web orrialdean eta 011 telefonoan (24 orduz). #Trafikoa pic.twitter.com/kVagzqScRM
— Trafiko Zuzendaritza (@trafikoaEJGV) 7 de febrero de 2018
#Elurra Mendateen egoera Bizkaian. Informazio gehiago https://t.co/EZE2KFUPhL web orrialdean eta 011 telefonoan (24 orduz). #Trafikoa pic.twitter.com/oJJjdLgjBi
— Trafiko Zuzendaritza (@trafikoaEJGV) February 7, 2018
#Elurra Mendateen egoera Araban. Informazio gehiago https://t.co/EZE2KGcq9j web orrialdean eta 011 telefonoan (24 orduz). #Trafikoa pic.twitter.com/LdP0KHizls
— Trafiko Zuzendaritza (@trafikoaEJGV) February 7, 2018

Gorka Berasategi Otamendi
Une honetan, elurra mara-mara ari du AP-68 autobidean, Ugao inguruan (Bizkaia).
Une hauetan elurra #Ap68-an. En estos momentos nevando en #Ap68 #Trafikoa pic.twitter.com/mmvKX8Phgr
— Trafiko Zuzendaritza (@trafikoaEJGV) 7 de febrero de 2018

Gorka Berasategi Otamendi
Hurrengo egunetarako iragarpena
Ostegunean joera bera izango du eguraldiak, baina eguerditik aurrera baretu egingo da. Asteburuan, ordea, atsedenik ez du emango eguraldiak. Ostiral goizean izotza izan daitekeela ohartarazi dute meteorologia zerbitzuek, nahiz eta hori ostegun gaueko laino kopuruaren baitan egongo dela zehaztu. Hala ere, arratsaldean fronte bat helduko da, eta elurra egin dezake berriro beheko mailatan. Baita larunbatean ere. Meteorologia zerbitzuek eguraldiari buruzko iragarpenak arreta handiz jarraitzeko eskatu dute, batik bat, errepidean ibili behar dutenei.

Gorka Berasategi Otamendi
Mondragon Unibertsitatean bertan behera utzi dituzte klaseak
Aurreikuspena ikusita, neurri bereziak hartzen ari dira hainbat tokitan. Esate baterako, Mondragon Unibertsitateak goizeko eskolak bertan behera uztea erabaki du. Aretxabaleta, Eskoriatza, Arrasate eta Oñatiko kanpusetan ez da eskolarik izango goizean, eta arratsaldean izango den edo ez webgunean iragarriko dute 11:00etan.

Gorka Berasategi Otamendi
Erne, kostaldean ere
Gaurko elurteak indarra har dezakeela ohartarazi dute metereologia zerbitzuek, eta elurra kostaldera ere iritsi daitekeela aurreratu dute. Elurraz gain, txirgor arriskua ere aipatu dute kostalderako, itsasotik datorren frontea ekaitz bihurtu daitekeela eta.

Gorka Berasategi Otamendi
Elurretan harrapatuta geratuz gero jarraitu beharrekoak
Errepidean elurretan harrapatuta geratuz gero, jarraibide hauei segitzeko eskatu du, halaber.
1.- Ibilgailuan geratu. Izan beti sakelako telefonoa eskura eta bateria kargatuta.
2.- Mantendu motorra martxan, eta berogailua piztuta. Tarteka kanpotik aire freskoa sartzen utzi.
3.- Saiatu ez loak hartzen. Eraman beti autoan mantaren bat eta hotzari aurre egiteko jantziak.
4.- Larrialdi kasu batean egonez gero, deitu 112 zenbakira.

Gorka Berasategi Otamendi
Errepidera irten aurretik kontuan hartzeko oharrak
Ertzaintzak errepidera irten aurretik jarraitzeko ohar hauek eman ditu:
1.- Eguraldiari buruzko iragarpenak ikusi.
2.- Egora okertzen bada saihestu bidaiatzea eta utzi antolatutako bidaiak bertan behera.
3.- Ahal dela garraio publikoa erabili.
4.- Gidatu aurretik, errepideen egoerari buruz informatu (Jaurlaritzaren 011 telefono zenbakian, @trafikoaEJGB Twitterreko kontuan, Euskalmeten webgunean edo @Euskalmet Twitterreko kontuan).
5.- Mendira doazenek alerta laranjarekin utz dezatela irteera bertan behera.
6.- Etxean erne ibili sutontzi, berogailu eta tximiniekin.

Gorka Berasategi Otamendi
Elurraren eragina errepide sare nagusian
Errepide sare nagusiko zenbait tarteri eragin die elurteak. Sare nagusian bide guztiak irekita dauden arren, arreta berezia behar da AP-68 autobidean, Altubeko mendatean; A-1, AP-1 eta N-240 errepideetan Araba osoan. Nafarroan, A-10 Sakanako autobidean, eta Iruñea eta Andoain (Gipuzkoa) arteko A-15 autobidean. Gipuzkoan, N-1ean, Etzegaraten, eta A-8 autobidean.

Gorka Berasategi Otamendi
Astekaria
Asteko gai hautatuekin osatutako albiste buletina. Astelehenero, ezinbesteko erreportajeak, elkarrizketak, iritziak eta kronikak zure posta elektronikoan.