Erresistentzia kutxa

Adolfo Muñoz: "Ez gara iruzurgileak, eta ez dugu ezer ezkutatzeko"

ELAko idazkari nagusiak dio Bizkaiko Ogasunak ez diela helarazi erresistentzia kutxen atxikipenei buruzko "irizpide aldaketa", eta egin izan balu, egingo zituztela atxikipenak.

Adolfo Muñoz eta Pello Igeregi.
Adolfo Muñoz eta Pello Igeregi. ARITZ LOIOLA / ARGAZKI PRESS

Xabier Martin -

2018ko otsailak 9

"ELAk ez dio iruzur egin ogasunari". Sindikatuko idazkari nagusi Adolfo Muñozek garbi utzi du, Radio Euskadi irratian, Bizkaiko Ogasunak ez diela esan erresistentzia kutxen ordainketen inguruan "irizpide aldaketa" egon dela. Ordainketak lan errendimendu gisa hartu behar direla jakin izan balu, ELAk atxikipenak egingo zituela esan du. "Ez diogu ezer betetzeari utzi, eta ez dugu inolako zigorrik merezi".

Bizkaiko Ogasunak sindikatuen erresistentzia kutxen ordainketen inguruko informazioa eskatu die sindikatuei, eta erresistentzia kutxa handiena duena ELA da. Orain arte, ogasunek ez dute horrelako eskaerarik egin, Arabakoak salbu, Caballitoko greba luzearen ondoren, eta ekimen hark bide laburra izan zuen. Bizkaiak, ordea, ordainketa horiei atxikipenak egin behar zaizkiela berretsi du, eta haien jasotzaileen izenak eta jasotakoaren zenbatekoak eskatu ditu.

Muñozek esan du sindikatuek "segurtasun juridikoa" nahi dutela nola jokatu behar duten argi eduki dezaten. "Gardentasunez eta publikoki jokatu nahi dugu: ez gara iruzurgileak eta ez dugu ezer ezkutatzeko". Unai Rementeria ahaldun nagusi duen diputazioak 2014., 2015., 2016. eta 2017. urteei dagokien informazio eskatzearekin batera abiarazi da erresistentzia kutxen auzia. Arabako ogasunak ez du ikusi "beharrezkoa" horri buruzko informazioa eskatzea, eta Gipuzkoakoak ez du argitu egin behar ote duen, baina "edozein talde" ikertu dezakeela gogorarazi du.

Irakurle agurgarria:

Honaino iritsi zarenez, eskaera bat egin nahi dizugu: irakurtzen ari zaren edukia eta egunkaria babestea, konpromiso ekonomikoa hartuz. Publizitatea eta erakundeen diru-laguntzak ez dira nahikoa BERRIAren etorkizuna bermatzeko. Sarean eskaintzen dizugun edukia irakurtzen duzuen milaka irakurleek proiektuari ekarpena eginda, urrutira iritsiko ginateke.

Kazetaritza libre, ireki eta independentea egin nahi dugu euskaldunontzat. Euskaraz informatzea delako gure eginkizuna, eta zure eskubidea.Lagun gaitzazu bide horretan. Idatzi gurekin etorkizuna. Geroa zugan.

Martxelo Otamendi
BERRIAko zuzendaria

Izan zaitez BERRIAlaguna

Izan zaitez BERRIAlaguna

Irakurtzen ari zaren edukia libre ematen jarraitu nahi dugu. Euskaraz informatzea da gure eginkizuna, zure eskubidea. Sareko irakurlea bazara, konprometitu zaitez irakurtzen ari zarenarekin. Geroa zugan.

Izan zaitez BERRIAlaguna