BERRIA TALDEA

LABek bat egin du 'Geure oinarrietatik' manifestuarekin

Konpromisoa hartu du sindikatuaren eremuan BERRIAlagunak egiteko kanpaina lantzeko.

LABeko ordezkariak eta BERRIA Taldekoak, ekitaldian. /
LABeko ordezkariak eta BERRIA Taldekoak, ekitaldian. / Andoni Canellada/Argazki Press

Berria -

2018ko otsailak 10

LAB sindikatuak bat egin du BERRIA Berri taldeak sustatutako Geure oinarrietatik manifestuarekin, eta konpromisoa hartu du lan eremuan BERRIAlagunak egiteko kanpaina lantzeko. Sindikatuko eta BERRIA Taldeko ordezkariak elkartu dira, eta Igor Arroyo LABeko idazkari nagusiaren ondokoak jarri dio ahotsa euren konpromisoari.

Manifestua abenduaren 1ean aurkeztu zuten euskal kulturako eta hezkuntzako hemezortzi lagun ezagunek, eta BERRIA berri taldea osatu zuten. Hamabost urte beteko ditu BERRIAk 2018an, eta, urteurrenaren harira, beste jauzi bat egin nahi BERRIAlagun berrien bultzadarekin, egitasmoak aurrera egin dezan ziurtatzeko. Herritarren eta administrazioaren "konpromisoa" eskatu dute horretarako. Bideoa: Geroa Zugan kanpaina.