Errusia

Hegazkin bat erori eta 71 pertsona hil dira Errusian

Domodedovoko aireportutik irten eta gutxira galdu dute harekiko harremana. Ikerketa abiatu dute Errusiako segurtasun indarrek, "aire segurtasunerako arauak urratu" ote diren argitzeko.

Hegazkin istripu baten artxiboko argazki bat. /
Hegazkin istripu baten artxiboko argazki bat. / EFE

Arantxa Elizegi Egilegor -

2018ko otsailak 11

 Arguntsevo eta Stepanovo herrien artean, Moskutik gertu, erori da AN-148 motako hegazkina. Lekukoek azaldu dutenez, sutan zegoen aparatua lurrera erori zenean. Larrialdi zerbitzuak istripua izan den tokira bidean dira. 

Saratovskie Avialini konpainiako da hegazkina. Istripua izan baio ordu batzuk lehenago atera da airekoa Domodedovoko aireportutik, eta handik gutxira galdu dute harekiko harremana.

Iturri ofizialek berretsi dute hil egin direla airekoan zihoazen guztiak: 65 bidaiari eta eskifaiako sei kide. Ezbeharra izan den tokira bidean da Garraio ministroa, baina dagoeneko iragarri udte ikerketa abiatuko dutela, "aire eremuko segurtasun neurriak urratu" ote diren argitzeko.

Goizeko buletina

BERRIAren papereko edizioaren gai nagusiak biltzen ditu egunero (astelehenetan salbu). Goizean goiz iristen da zure posta elektronikora.

Albiste gehiago

Osasun langileak, atzo, PCRak egiten, Donostiako Okendo kultur etxean. ©GORKA RUBIO / FOKU

Eragile guztiekin biltzeko eskatu dio oposizioak Eusko Jaurlaritzari

Olatz Esteban Ezkati

538 positibo atzeman dituzte Hego Euskal Herrian, iragan astean halako bi. Ospitaleratzeak ere bikoiztu egin dira egun batean: 103 pertsona daude erietxean.

 ©LUKAS COCH / EFE

COVID-19aren kutsatzeak arakatzeko aplikazioen eraginkortasuna, kolokan

Munia El Marhoum Iruretagoiena

«Normaltasun berrira» heldu bidean, koronabirusaren zabaltzea geldiarazteko tresna gisa aurkeztu dituzte zenbait 'app'. Herrialde askotan ez dira lortu hasiera batean aurreikusitako emaitzak

 ©RAUL BOGAJO / FOKU
Iñigo Urkullu Eusko Jaurlaritzako lehendakaria, iragan astelehenean, Gasteizen ©Jaizki Fontaneda / Foku

«Erantzukizunerako» deia egin du Iñigo Urkulluk

Joxerra Senar

Sare sozialetan zabaldutako oharrean, Eusko Jaurlaritzako jarduneko lehendakariak ohartarazi du «denen artean ahal den guztia» egin behar dela lehen olatuan bizitako egoera dramatikora ez itzultzekoa.

Irakurle agurgarria:

Honaino iritsi zarenez, eskaera bat egin nahi dizugu: irakurtzen ari zaren edukia eta egunkaria babestea, konpromiso ekonomikoa hartuz. Publizitatea eta erakundeen diru-laguntzak ez dira nahikoa BERRIAren etorkizuna bermatzeko. Sarean eskaintzen dizugun edukia irakurtzen duzuen milaka irakurleek proiektuari ekarpena eginda, urrutira iritsiko ginateke.

Kazetaritza libre, ireki eta independentea egin nahi dugu euskaldunontzat. Euskaraz informatzea delako gure eginkizuna, eta zure eskubidea.Lagun gaitzazu bide horretan. Idatzi gurekin etorkizuna. Geroa zugan.

Martxelo Otamendi
BERRIAko zuzendaria

Izan zaitez BERRIAlaguna