Gizartea

Oxfam Internationaleko presidente Juan Alberto Fuentes atxilotu dute

Guatemalan atxilotu dute Oxfam gobernuz kanpoko erakundeko burua, herrialdeko fiskal nagusiak aginduta. Guatemalako ustelkeria auzi batekin zerikusia izatea leporatzen diote.

Juan Alberto Fuentes Oxfam Internationaleko presidentea, hitzaldi batean, Mexikon. Artxiboko irudia. /
Juan Alberto Fuentes Oxfam Internationaleko presidentea, hitzaldi batean, Mexikon. Artxiboko irudia. / Aex Cruz/EFE

Berria

2018ko otsailak 13

Juan Alberto Fuentes Oxfam Internationaleko presidentea atxilotu egin dute, Guatemalan, herrialdeko fiskal nagusiak jakinarazi duenez. Polizia operazio berean atxilotu dituzte Alvaro Colom Guatemalako presidente ohia eta Salvador Gandara Gobernazio arduradun ohia ere. Fuentes Finantza ministro izan zen 2008. eta 2010. urteen artean, Colom presidente zela.

Atxilotuei ustelkeria delituak leporatzen dizkiete, garraio publiko eredu berri baten ezarpenari lotuta.

Oxfam Internationalek 2015ean izendatu zuen Fuentes elkarteko presidente, erakunde "globalagoa, dinamikoagoa eta eragin handiagokoa" bihurtzeko asmoz.

Fuentesen atxiloketa beste kolpe bat da Oxfamen irudiarentzat. Joan den ostiralean jakin zen erakundeko hainbat boluntariok prostitutak kontratatu zituztela Haitin, 2010eko lurrikararen ondoren; zenbaitetan, elkarteak ordaintzen zituen egoitzetan orgiak antolatzeko. Hori dela eta, Penny Lawrence elkarteko zuzendariordeak dimisioa eman zuen, atzo.

Irakurle agurgarria:

Honaino iritsi zarenez, eskaera bat egin nahi dizugu: irakurtzen ari zaren edukia eta egunkaria babestea, konpromiso ekonomikoa hartuz. Publizitatea eta erakundeen diru-laguntzak ez dira nahikoa BERRIAren etorkizuna bermatzeko. Sarean eskaintzen dizugun edukia irakurtzen duzuen milaka irakurleek proiektuari ekarpena eginda, urrutira iritsiko ginateke.

Kazetaritza libre, ireki eta independentea egin nahi dugu euskaldunontzat. Euskaraz informatzea delako gure eginkizuna, eta zure eskubidea.Lagun gaitzazu bide horretan. Idatzi gurekin etorkizuna. Geroa zugan.

Martxelo Otamendi
BERRIAko zuzendaria

Izan zaitez BERRIAlaguna