Osasuna

Minbiziarekin iraun dutenen tasa bost eta sei puntu artean hazi da Araba, Bizkai eta Gipuzkoan

Eusko Jaurlaritzako Osasun Sailak 2000tik 2012ra arteko minbizi kasu guztiak aztertu ditu. 2012an, diagnostikoaren ondoko bost urteetan, iraupen tasa %52,2koa zen gizonetan, eta %59,9koa andreetan.

Agerraldia, gaur. /
Agerraldia, gaur. / Irekia

Ibai Maruri Bilbao -

2018ko otsailak 14

"Itxaropentsu" aurkeztu du Jon Darpon Eusko Jaurlaritzako Osasun sailburuak Minbizitik bizirautea 2000-2012 txostena. Azpimarratu du Europako batez bestekoaren gainetik dagoela iraupen tasa Araba, Bizkai eta Gipuzkoan. Eta 2000. urtetik bost puntu hazi da emakumeetan; sei puntu gizonetan. Haren ustez, medikuntza arloan izandako aurrerapenek ez ezik, diagnostikoan egindako lanak ere garrantzia izan du.

Gizonezkoek gehien dituzten minbizi moten artean, hobekuntza nabarmenena giltzurrunekoak izan du; andreetan, plasmozitoak eragindako minbizian igo da gehien iraupen tasa. Gizonek gehien izan ohi duten minbizia prostatakoa da: %89,9koa da mota horretan iraupen tasa. Andreei bularreko minbiziak eragiten die gehien: %84,6an dago iraupen tasa.

Irakurle agurgarria:

Honaino iritsi zarenez, eskaera bat egin nahi dizugu: irakurtzen ari zaren edukia eta egunkaria babestea, konpromiso ekonomikoa hartuz. Publizitatea eta erakundeen diru-laguntzak ez dira nahikoa BERRIAren etorkizuna bermatzeko. Sarean eskaintzen dizugun edukia irakurtzen duzuen milaka irakurleek proiektuari ekarpena eginda, urrutira iritsiko ginateke.

Kazetaritza libre, ireki eta independentea egin nahi dugu euskaldunontzat. Euskaraz informatzea delako gure eginkizuna, eta zure eskubidea.Lagun gaitzazu bide horretan. Idatzi gurekin etorkizuna. Geroa zugan.

Martxelo Otamendi
BERRIAko zuzendaria

Izan zaitez BERRIAlaguna