Ahoz Aho jaialdia

Ahoz Aho ahozkotasunaren nazioarteko jaialdiak inoiz baino hedapen handiagoa izango du

Euskal Herriko zein nazioarteko kontalarien topagune izango da festibala hilaren 23tik martxoaren 17ra bitarte. Ekitaldi nagusiak Tolosan (Gipuzkoa) eta Ordizian (Gipuzkoa) antolatu arren, beste hiru tokitan presatu dituzte emanaldiak; Donostian, Ataunen eta Albizturren.

Ahoz aho 2018 ahozkotasunaren nazioarteko jaialdiaren aurkezpena. GORKA RUBIO, ARGAZKI PRESS
Maider Galardi F. Agirre.
2018ko otsailaren 16a
15:00
Entzun

Iaz izan zen hamargarren urteurrena, baina, aurtengoa ere "berezia" izango dela azpimarratu du May Gorostiaga Intujai elkarteko kideak: "Urtez urte handitzen duen proiektua da, eta horren eraksle aurten beste hiru herritan izango gara". Besteak beste, Brasilgo Benita Prieto, Kolonbiako Nicolas Alberto Jubo eta Nikaraguako Zoa Tamara Cuellar kontalariak izango dira nazioarteko gonbidatuak. Euskal Herritarrak ere bilduko dira egitasmoetan; hala nola, Dorleta Kortazar, Pello Añorga, Joxe Mari Karrere eta Maider Alzelai.

Mari Jose Telleria Gipuzkoako Kultur Zuzendariak azpimarratu du egitasmoaren garrantzia: "Pantailaren aroan ahozkotasunak eta transmisioak sortzen duen energia sustatu behar da, eta hori egiten du Ahoz aho jaialdiak; herriko plazetara ekartzen du ahozkotasuna". Ildo berari heldu dio Joseba Aranburu Ordiziako kultur zinegotziak ere: "Hitzaren garrantzia azpimarratu behar dugu. Alemaniako filoso batek esan zuen: ez badago pertsonen arteko hartu-emanik, ez da komunikazioa, informazio trukea baizik". Patxi Amantegi Tolosako Udaleko ordezkariak ere bat egin du: "Kultura nortasun ikurra da, eta ahozkotasuna gutxietxita dago. Ahoz aho-k balioan jarri du, ordea".

Hain justu, elkarteko kideek adierazi dute oraindik ere lan luzea dagoela egiteko, ez baita behar beste baloratzen ahozko kontalarien lana: "Jende askok pentsatzen du oraindik ere haur eta gazte literaturarekin lotutako diziplina dela gura, baina arte eszenikoa da", ohartarazi du Joxe Mari Karrerek. Kontalarien lanaren garrantzia azpimarratzeko, hainbat egitasmo izango dira aurten ere egitarauean. Besteak beste haurrentzako zein helduentzako narrazio ikastaroak antolatu dituzte, seigarrenez izango da ipuin narrazio lehiaketa, eta euskal narratzaileen topaketak ere izango dira.

Lehiaketaren eta topaketen garrantzia azpimarratu du Gorostiagak: "Urte batean izen eman, eta hurrengoan gonbidatu gisa aritu dira parte hartzaile asko". Karrerek, berriz, beharrezko jo ditu topaketak: "Lanbidea sendotzeko eta elkar ezagutzeko berebiziko garrantzia dute".

Martxoren 17an, amaiera ekitaldian urrezko kalabaza banatuko dute: "Hiru sari izango dira. Bi bertako kontalariek jasoko dituzte, eta hirugarrena nazioarteko kontalari batentzako izango da".

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.