Euskara

Futbol epaile batek zelaian euskaraz hitz egitea debekatu die jokalariei

Idiazabal eta Elgoibar taldeen arteko neurketako epaileak ohartarazi du zelaian euskaraz egiten zuena kaleratu egingo zuela.

Lehenengo Erregional mailan lehiatzen den Egoibar futbol taldea. /
Lehenengo Erregional mailan lehiatzen den Egoibar futbol taldea. / Berria

Berria -

2018ko otsailak 18

Zur eta lur gelditu dira Elgoibar eta Idiazabal taldeetako kideak epailearen oharra jaso dutenean. "Inork euskaraz hitz egiten badu, kalera doa". Hitz horiekin azaldu die epaileak futbol partida gidatzeko irizpide linguistiko baztertzaile bat ezarriko zuela. Lehenengo Erregional mailako neurketan gertatu da.

Bi taldeek partida jokatzea erabaki dute zigorrik ez jasotzeko, baina egoera salatuko dutela ziurtatu dute. Idiazabalek eta Elgoibarrek bilera egingo dute zein neurri har ditzaketen aztertzeko. Oraingoz, salaketa aurkeztuko dute Gipuzkoako Futbol Federazioan eta Epaileen Komitean.

Omar Aizpuru Elgoibar taldeko entrenatzailearen esanetan, epailearen erabakia "onartezina" eta "sekula ikusi gabekoa" da. Azaldu duenez, gazteleraz aritzeko inposaketak arazoak sortu ditu taldean. "Hainbat jokalari eta ni neu Azpeitikoak gara eta ez dugu [gaztelera] menperatzen. Horrek partidan elkar ulertzea zaildu du". Aizpuruk haserrea adierazi du sare sozialetan, eta oihartzun zabala izan du bidali duen mezuak.

Gertatutakoa salatu du Markel Olano Gipuzkoako aldun nagusiak ere. Twitter bidez, babesa adierazi die jokalariei. "Gipuzkoako gizartea etorkizunera begira hasi denean horrelako jarrerekin atzera begiratu behar izatea tristea da benetan" jaso du zabaldutako mezuan.

Matias Aranburu Idiazabal Kirol Elkarteko presidenteak azaldu duenez, epaileak partidaren aurretik jakinarazi die ez zuela euskarazko hitz bat bera ere egiterik onartuko. Epaileak argudiatu du ez dakiela euskaraz, eta ez zela isekak ulertzeko gai izango. "Jarrera harroz esan du, eta euskaraz hitz egiten zuen edonor kaleratuko zuela mehatxu egin digu".

 

 

Irakurle agurgarria:

Honaino iritsi zarenez, eskaera bat egin nahi dizugu: irakurtzen ari zaren edukia eta egunkaria babestea, konpromiso ekonomikoa hartuz. Publizitatea eta erakundeen diru-laguntzak ez dira nahikoa BERRIAren etorkizuna bermatzeko. Sarean eskaintzen dizugun edukia irakurtzen duzuen milaka irakurleek proiektuari ekarpena eginda, urrutira iritsiko ginateke.

Kazetaritza libre, ireki eta independentea egin nahi dugu euskaldunontzat. Euskaraz informatzea delako gure eginkizuna, eta zure eskubidea.Lagun gaitzazu bide horretan. Idatzi gurekin etorkizuna. Geroa zugan.

Martxelo Otamendi
BERRIAko zuzendaria

Izan zaitez BERRIAlaguna

Izan zaitez BERRIAlaguna

Irakurtzen ari zaren edukia libre ematen jarraitu nahi dugu. Euskaraz informatzea da gure eginkizuna, zure eskubidea. Sareko irakurlea bazara, konprometitu zaitez irakurtzen ari zarenarekin. Geroa zugan.

Izan zaitez BERRIAlaguna