Zentsura

Ifemak barkamena eskatu du, eta presoei buruzko erakusketa berriz jartzeko aukera eman dio galeristari

Santiago Sierraren Preso politikoak gaur egungo Espainian lana Arcotik erretiratzeko eskatu zion Ifemak atzo Helga de Alvear galeristari, eta hark kendu egin zuen.

LEHEN eta ORAIN. 'Preso politikoak Espainia garaikidean' izeneko erakusketaren irudia goian, eta hori kendu ondorenekoa behean. / FERNANDO VILLAR/EFE.
2018ko otsailaren 22a
14:12
Entzun

Madrilgo Udalak Ifema osatzen dutenen presazko bilera eskatu zuen atzo, hark erakusketa kentzeko eskatu zuela jakin bezain pronto. Gaur, bilera horren ondorioa etorri da: Ifemak barkamena eskatu du, eta nahi badu, erakusketa berriz jartzeko aukera eman dio Helga de Alvear galeristari.

Ifemaren kapitalaren %93 Udalaren, Madrilgo Erkidegoaren eta Merkataritza Ganberaren artean banatuta dago, eta gainerako %7 Montemadrid fundazioarena da. Haiek guztiek adostuta etorri da gaurko zuzenketa, Clemente Gonzalez Ifemako presidentearen bitartez. Etorkizunean halakoak saihesten saiatuko direla jakinarazi du, gainera.

 

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.