Euskal presoak

Alfredo Remirez Basauriko espetxetik eraman dute

Giltzapean sartu aurretik Remirezek berak kudeatzen zuen Twitter kontuan jakinarazi dute. "Sakabanaketa salatzeagatik sakabanatua".

Preso sartu aurretik herritarren babesa jaso zuen Ramirezek. /
Preso sartu aurretik herritarren babesa jaso zuen Ramirezek. / Marisol Ramirez/Argazki Press

Berria -

2018ko otsailak 23

Laster informazio gehiago emango dutela gaineratu dute, baina, Basauriko (Bizkaia) espetxetik eraman dutela ikusita, sakabanatu egingo dutela iragarri dute.

Geroago jakinarazi dutenez, Zaballara eraman dutela uste dute, handik Zaragozara (Espainia) eramateko. Baina informazioa baieztatu gabe dagoela diote.

Urtebeteko zigorra betetzera sartu zuten preso, Amurrioko festa batzuetan euskal preso bat irudikatzen zuen panpina bat erakusteagatik.