Noiz sortua: 2018-02-23 19:05:08

Katalunia

Trapero aske utzi du epaileak

Auzitegi Nazionaleko Fiskaltzak eskatu du mossoen maior ohiari 50.000 euroko bermea ezartzea, baina Carmen Lamela magistratuak ez du onartu.

Trapero, gaur, Auzitegira sartzen. /
Trapero, gaur, Auzitegira sartzen. / Emilio Naranjo/Efe

Mikel Rodriguez -

2018ko otsailak 23

Josep Lluis Traperok bi ordu baino gehiagoz deklaratu du gaur Espainiako Auzitegi Nazionalean, bertze sedizio delitu bat egotzita. Katalunian iazko urriaren 1ean egin zuten independentziarako erreferenduma eragozteko neurririk ez hartu izana leporatzen dio Pedro Rubira fiskalak.

Iazko urriaren 6an eta 16an ere deklaratu zuen Lamelaren aitzinean, orduan ere sedizioa egotzita. Irailaren 20an eta 21ean Kataluniako Ekonomia Departamentuaren aitzinean izan ziren protesta jendetsuen harira deklaratu zuen. Orduan, Lamelak kautelazko neurriak ezarri zizkion: hamabortz egunean behin epailearen aitzinera agertzea, pasaportea kentzea, Espainiako Erresumatik ateratzeko debekua, eta etxebizitzaren helbidea jakinaraztea. Neurri horiexek berretsi dizkio gaur epaileak.   

Mossoen egungo buruak ere, Ferran Lopezek, Lamelaren aitzinean deklaratu du gaur, baina lekuko moduan.

Irakurle agurgarria:

Honaino iritsi zarenez, eskaera bat egin nahi dizugu: irakurtzen ari zaren edukia eta egunkaria babestea, konpromiso ekonomikoa hartuz. Publizitatea eta erakundeen diru-laguntzak ez dira nahikoa BERRIAren etorkizuna bermatzeko. Sarean eskaintzen dizugun edukia irakurtzen duzuen milaka irakurleek proiektuari ekarpena eginda, urrutira iritsiko ginateke.

Kazetaritza libre, ireki eta independentea egin nahi dugu euskaldunontzat. Euskaraz informatzea delako gure eginkizuna, eta zure eskubidea.Lagun gaitzazu bide horretan. Idatzi gurekin etorkizuna. Geroa zugan.

Martxelo Otamendi
BERRIAko zuzendaria

Izan zaitez BERRIAlaguna

Izan zaitez BERRIAlaguna

Irakurtzen ari zaren edukia libre ematen jarraitu nahi dugu. Euskaraz informatzea da gure eginkizuna, zure eskubidea. Sareko irakurlea bazara, konprometitu zaitez irakurtzen ari zarenarekin. Geroa zugan.

Izan zaitez BERRIAlaguna