Kurdistan

Txekiak aske utzi du Salih Muslim, baina estradizio prozesuarekin jarraituko du

Auzitegiek ezarritako hitzorduetara agertu beharko du, eta ezingo da Europako Batasunetik atera. Hilabete inguru iraun dezake prozesuak.

Elkarretaratzea, Txekiako Auzitegiaren aurrean. MARTIN DIVISEK, EFE
Berria
2018ko otsailaren 27a
13:49
Entzun

Muslim gaur goizean igaro da epailearen aurretik, Pragan. Fiskalak behin-behinean espetxeratzeko eskatu du, baina, Miroslav Krutina abokatuak azaldu duenez, epaileak aske utzi du, hark ezarritako neurriak onartzearen truke.

Muslim PYD Batasun Demokratikoaren Alderdiko presidentekidea izan zen joan den urtera arte. Siria barneko Kurdistango alderdi nagusia da, eta, nazioartean, Muslim da Siriako kurduen lider ezagunena. Turkiak PYD "talde terrorista" gisa izendatua du, PKK Kurdistango Langileen Alderdiarekin dituen loturengatik. Ankarak 2016an Muslim atxilotzeko nazioarteko eskaera bat egin zion Interpoli, eta, horri jarraituz, Txekiako Poliziak joan den larunbatean atxilotu zuen Pragako aireportuan. Siriako gerrari buruzko jardunaldi batzuetan parte hartzera joan da Txekiara.    

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.