#2017koIgandeak

Kafe katiluekin osatutako lehena, 2017ko igandeetako onena

Hiru sari zozkatu ditu BERRIAk iazko azalik onena bozkatu duten 800 lagunen artean.

Hiru azal irabazleak.
jon ordonez garmendia
2018ko martxoaren 1a
21:22
Entzun

Kafea hotza zegoen, baina kafe katiluekin BERRIAk iazko urriaren 8an argitaratutako azala izan da irakurleen gustukoena. Joan den astean, iazko igandeetako hogei azal bozkatzeko aukera eman zuen BERRIAk, eta, atzo epea amaituta, Kataluniari buruz erreferendumaren ostean argitaratutako azal hori alde handiarekin izan da gustukoena irakurleen artean. Mikel P. Ansa BERRIAren azalen arduradunak bideo bat eskegi zuen Twitterren azala nola egin zen azalduz.

 

798 lagunek hartu dute parte bozketan, eta bakoitzak hiru azal aukeratu ditu (ikusi bozketaren emaitza). Erdiek eman diote botoa irabazle izan den azalari: 389k. Bigarren postuan emakumeen kontrako tratu txarren inguruan azaroaren 26an argitaratu zen azala geratu da. Eta hirugarren, urtarrilaren 29an Elizaren pederastia kasuen inguruan argitaratu zena.

Botoa eman dutenen artean BERRIAk hiru azal horien lamina eta asteburuko BERRIAlagun harpidetza urtebeterako (saridunarentzat edo hark nahi duen pertsonarentzat) zozketatu ditu, eta hauek izan dira irabazleak: Itsaso Gangoitia Mazorriaga, Maite Garmendia eta Irati Majuelo Itoiz.

'Amaitu da denontzako kafea' izan zen 2017ko urriaren 8an azal irabazlearen titulua. Esan beharra dago azal horrek arrakasta handia izan zuela sare sozialetan eta Katalunian ere harrera oso ona izan zuela. BERRIAren larunbat gaueko txioak (azalaren aurrerapenak) 600dik gora birtxio izan zituen, eta 800dik gora atsegin dut. Quim Monzok katalanez azala erakutsiz igo zuen txioak, berriz, 2.600dik gora birtxio eta 3.350etik gora atsegin dut dauzka. Erabiltzaile asko izan ziren, gainera, azala sareetan partekatu zituztenak.

Hainbeste izan zuten gustuko Katalunian, L'Avenç aldizkariak bere 40. urteurrenean Katalunia eta Espainiaren arteko harremanari buruzko zenbaki berezi baten azala ilustratzeko aukeratu zuen.

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.