TXIRRINDULARITZA

Izena aldatu diote Euskal Herriko Itzuliari: 'Itzulia Basque Country'

Apirilaren 2tik 7ra jokatuko da, eta Zarautzen hasi eta Arrateko santutegian amaituko da.

Alejandro Valverde, iazko Itzuliko garailea.
Alejandro Valverde, iazko Itzuliko garailea.

Berria -

2018ko martxoak 2 16:56

Nobedadeak dira nagusi aurtengo Euskal Herriko Itzulian, eta agerikoena izenari dagokio. Izena aldatu diote probari, eta Euskal Herriko Itzulia izan beharrean, Itzulia Basque Country izango da. Antolatzaileek oso errotuta dagoen izen bat aldatzea erabaki dute, zati bat erdaratuz. Azaldu dutenez, itzuliaren sona nazaioartean sustatzeko egin dute aldaketa, eta izen berria defendatu dute, txirrindularitza proba lehenagotik ere Itzulia izenez ezagun zela argudiatuta.

Hain justu, Euskaltzaindiak Euskal Herrian egingo diren ospe handiko hainbat ekitalditan euskara aintzat hartzeko eskatu du aurten. Espainiako Vuelta, Frantziako Tourra, MTV Europe Music Awards jaialdia eta Europako errugbiko Challenge eta Champions txapelketako finalen sustatzaileei eta ekitaldi horiek egingo diren tokietako agintariei zuzendu zaie Euskaltzaindia eskutitz bidez.

Euskaltzaindiak BERRIAri jakinarazi dionez, oraingoz, ez du Itzuliko antolatzaileen erabakiaren gaineko adierazpenik egingo.

Sare sozialetan hainbat lagunek azaldu dute protesta:

Bilboko Udalak, baietz

Euskaltzaindiak gaur bertan jakinarazi du "Bilboko Udalak bere esku dauden erabakiak hartuko dituela" euskarak dagokion tokia izan dezan errugbiko Challenge eta Txapeldunen kopetako finalen "zabalkunde ekimenetan". Hala ere, udalak ez du zehaztu zein neurri zehatz hartuko dituen horretarako.

Bilboko Udala ez da izan erantzun duen bakarra. Duela bi aste egin zuen Tourrak: euskaraz egingo duela. Euskaltzaindiak pozez hartu zuen Tourraren erabakia, "garrantzitsua iruditzen baitzaio Tourreko Ipar Euskal Herriko etaparen garapenean eta haren sustapenerako egiten diren askotariko ekimenetan euskarari toki duina eta aproposa ematea". Ez dirudi Euskal Herriko Itzuliaren izenaren aldaketak euskarari toki duin eta apropos hori ematen dionik.

Gainsariak helmugan eta esprint berezietan

Kirol arloari erreparatuz, gainsariak izango dira aurten Euskal Herriko Itzulian: sei, hiru eta segundo batekoak helmugan, eta hiru, bi eta segundo batekoak esprint berezietan.

Ia hogei kilometroko banakako erlojupeko laua jokatuko dute laugarren etapan, Lodosa inguruan (Nafarroa). Talde indartsuenak ariko dira. Hiru euskal talde lehiatuko dira: World Tourreko Movistar, eta Kontinental Profesional mailako Caja Rural eta Euskadi Basque Country-Murias. Azken hori estreinakoz ariko da Itzulian. 

Hauek dira etapak:

LEHEN ETAPA: APIRILAK 2
Zarautz-Zarautz.
162,1 kilometro.

2. ETAPA: APIRILAK 3
Zarautz-Bermeo.
152,7 kilometro.

3. ETAPA: APIRILAK 4
Bermeo-Uribarri Gaubea. 
184,8 kilometro.

4. ETAPA: APIRILAK 5
Lodosa-Lodosa.
19,4 kilometro.

5. ETAPA: APIRILAK 6
Gasteiz-Eibar.
164,7 kilometro.

6. ETAPA: APIRILAK 7
Eibar-Arrate.
122,2 kilometro.

Astekaria

Asteko gai hautatuekin osatutako albiste buletina. Astelehenero, ezinbesteko erreportajeak, elkarrizketak, iritziak eta kronikak zure posta elektronikoan.

Albiste gehiago

Bennett garaipena ospatzen, gaurko etapan, eta Ackermann esprin betean, burua jaitsita. Azken horri eman diote garaipena gero epaileek. ©EFE

Ackermann irabazle, bigarren izan bada ere

Aitor Manterola

Bederatzigarren etapa Sam Bennettek irabazi du esprintean, baina epaileek kaleratu egin dute.

Napoliko Hirving Lozano baloiarekin, aurreko astean AZ Alkmaarren kontra jokatutako neurketan. ©CESARE ABBATE / EFE

«Partidatzarren traza du»

Jon Ander De la Hoz

Napoli eta Reala ongi helduko dira gaur iluntzeko neurketara. Italiarrek irabazi egin dute ligan, zelaian izan diren aldiro. Iñaki Lorda kazetariak gertutik segitzen die urdin argiz janzten direnei: «Joko onari garrantzia ematen diete».

Pilotari bat, pilota bat eskuetan duela, aukeraketa batean. ©ENDIKA PORTILLO / FOKU

«Pilotak irabazi du»

Julen Etxeberria

«Oso pozik» daude Jon Ander Albisu, Aimar Olaizola eta Jokin Altuna, Baikoren eta haren pilotari gehienen arteko gatazka amaitu delako. «Gogotsu» daude ohiko jardunari berriz ekiteko.

Joshua Cheptegi atleta Monakon jokatutako proba batean. ©GILLAUME HORCAJUELO / EFE

Pistara ere ailegatu da eragina

Ainara Arratibel Gascon

Joshua Cheptegei eta Letesenbet Gidey atleten munduko markek berriz sortu dute Nikek merkaturatutako zapatilen inguruko eztabaida. Nazioarteko Federazioaren jarreran dago arreta.

Irakurle agurgarria:

Honaino iritsi zarenez, eskaera bat egin nahi dizugu: irakurtzen ari zaren edukia eta egunkaria babestea, konpromiso ekonomikoa hartuz. Publizitatea eta erakundeen diru-laguntzak ez dira nahikoa BERRIAren etorkizuna bermatzeko. Sarean eskaintzen dizugun edukia irakurtzen duzuen milaka irakurleek proiektuari ekarpena eginda, urrutira iritsiko ginateke.

Kazetaritza libre, ireki eta independentea egin nahi dugu euskaldunontzat. Euskaraz informatzea delako gure eginkizuna, eta zure eskubidea.Lagun gaitzazu bide horretan. Idatzi gurekin etorkizuna. Geroa zugan.

Martxelo Otamendi
BERRIAko zuzendaria

Izan zaitez BERRIAlaguna