Antzerkia

Anai arreben harremanez antzerkia estreinatuko dute Fuchs anaiek

'Zazpi Senideko' heldu den ostegunean estreinatuko dute Lartzabalen 20:30ean; Axut kolektibo berriaren lehen lana da; Ander Lipus da aritu zuzendaritza lanetan.

Zazpi senideko antzerkiko irudi bat. ISABELLE MIQUELESORENA
Nora Arbelbide Lete.
2018ko martxoaren 2a
15:10
Entzun

Zazpi kontakizunetan oinarritzen da 'Zazpi Senideko' antzerkia. Manex eta Ximun Fuchs anaien zazpi lagunek idatzi zazpi kontakizun dira, non errealitateak fikzioarekin dantza egiten duen. Anaien arteko harremanak, anai arrebenak edo ahizpen artekoak, guztiak ausentzia dute ildo nagusi.  Dela presondegiak urrundurik, tortura kasu bat tarteko, dela lanak edo maitasunak urrundurik, dela eritasunak edo heriotzak. Istorio gogorrak guztiak. "Zazpi lagunengana joan gara. Zazpi hurbileko, baigenekien haien anaitasun edo ahizpatasun istorioak izugarri azkarrak zirela", baieztatu du Manex Fuchsek. "Gure belaunaldiko bizipenak ez dira hain arinak izan. Errealitate bat da. Zenbait lagun ditu presondegitik pasa direnak? Kontatzen hasi eta ez dugu aski behatz kontatzeko. Orohar uste dut gure belaunaldi horrek bizi izan duena ez dela txikia. Eta nonbaitik ere anaitasunaren bitartez atzeman du bere askapenerako bidea, eramaten gaituena. Hori da ere transmititu nahi duguna".

Antzerkia heldu den ostegunean estreinatuko dute Larzabaleko herriko gelan (herriko etxearen beherean), 20:30ean. Bigarren emanaldia dute biharamunean eta leku berean. Eta hortik Euskal Herria zeharkatzekoa dute.

Taula gainean Ximun eta Manex Fuchs dira ari direnak. Axut kolektibo berriko bi kideak. Taula zuzendaritza bera Ander Lipusena da.  Fuchs anaiak oinarrian dituen kolektiboa da hau. Lipus kanpoko kolaboratzaile laguna dute nolabait erraiteko.  Axut kolektiboaren helburua euskal antzerkia egitea. Nolabait, orain arte Le Petit Theatre de Painekin noiztenka egiten zuena, orain, kolektiboaren bidez beren lehentasun egiten dute Fuchs anaiek.

Gaur aurkeztu dio lana prentsari. Bihar gehiago papereko edizioan .

 

 

 

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.