Atentatua

Frantziako enbaxadari eraso diote Burkina Fasoko hiriburuan

Egoitza diplomatikoaz gain, kuartel militar bat izan dute helburu erasotzaileek. AFP agentziaren arabera, gutxienez 28 lagun hil dituzte, baina gobernuak ez du kopurua baieztatu.

Mikel Rodriguez -

2018ko martxoak 2

"Dirudienez, eraso jihadista bat izan da", erran dio Frantziako Le Monde egunkariari Armand Beouinde Uagaduguko alkateak. Hainbat lagun hil dituztela adierazi dute gobernuko iturriek, baina ez dute argitu zenbat. AFPk eman du kopururik handiena, segurtasun zerbitzuak iturritzat aipatuta. 28 lagun horiek kuartel militarrean hil dituztela argitaratu du agentziak. Gobernuak adierazi du indar armatuetako zazpi kide hil dituztela, eta horiek, berriz, lau erasotzaile hil dituztela.

Frantziako Gobernuko iturriek adierazi dute egoera "kontrolpean" dagoela enbaxadan. Burkina Fason dituen soldaduak hedatzeko agindu du Parisek, eta Jean-Yves Le Drian Atzerri ministroak erran du ez dutela Frantziako herritartasuna duen inoren heriotzaren berririk. 

2016an Al-Qaedari lotutako muturreko islamistek 30 lagun hil zituzten Uagaduguko jatetxe baten eta hotel baten aurka egindako eraso bikoitz batean.  

Irakurle agurgarria:

Honaino iritsi zarenez, eskaera bat egin nahi dizugu: irakurtzen ari zaren edukia eta egunkaria babestea, konpromiso ekonomikoa hartuz. Publizitatea eta erakundeen diru-laguntzak ez dira nahikoa BERRIAren etorkizuna bermatzeko. Sarean eskaintzen dizugun edukia irakurtzen duzuen milaka irakurleek proiektuari ekarpena eginda, urrutira iritsiko ginateke.

Kazetaritza libre, ireki eta independentea egin nahi dugu euskaldunontzat. Euskaraz informatzea delako gure eginkizuna, eta zure eskubidea.Lagun gaitzazu bide horretan. Idatzi gurekin etorkizuna. Geroa zugan.

Martxelo Otamendi
BERRIAko zuzendaria

Izan zaitez BERRIAlaguna

Izan zaitez BERRIAlaguna

Irakurtzen ari zaren edukia libre ematen jarraitu nahi dugu. Euskaraz informatzea da gure eginkizuna, zure eskubidea. Sareko irakurlea bazara, konprometitu zaitez irakurtzen ari zarenarekin. Geroa zugan.

Izan zaitez BERRIAlaguna