Noiz sortua: 2018-03-05 15:28:39

Oscarrak

'The Shape of Water' izan da nagusi, zuzendari eta film onenaren sariak eskuratuta

#MeToo mugimenduak protagonismo berezia izan du galan, eta gizarte gaietako aldarrikapenek toki berezia izan dute.

PAUL BUCK, Efe
PAUL BUCK, Efe Guillermo del toro/sariak ospatzen. /

Berria -

2018ko martxoak 5

Faborito nagusien artean zegoen The Shape of Water Guillermo del Tororen filma, eta ez du huts egin: hamahiru izendapen zituen Oscar sarietarako, eta lau sari jaso ditu. Gainera, hark eskuratu ditu bi preziatuenak: film onenarena eta zuzendari onenarena. Soinu bandarik onenaren saria (Alexandre Desplat) eta produkzioko diseinurik onenarena (Paul D. Austerberry, Jeffrey A. Melvin eta Shane Vieau) ere eskuratu ditu.

Three Billboards Outside Ebbing, Missouri zen beste faboritoa, eta, sari nagusiak eskuratu ez arren, hark ere lortu du sari potolorik: Frances McDormandek emakumezko aktorerik onenaren saria eskuratu du, eta Sam Rockwellek taldeko aktorerik onenarena.

Darkest Hour filmean egindako lanagatik, Gary Oldman zen faborito nagusia gizonezko onenaren saria eskuratzeko, eta irabazi egin du. Film horrentzat izan da makillaje eta ile apaintze onenaren saria ere, Kazuhiro Tsuji, David Malinowski eta Lucy Sibbickek egindako lanagatik.

Hiru sari lortu ditu Dunkerque-k: soinu muntatzerik onenarena (Alex Gibson eta Richard King), soinu nahasketa onenarena (Mark Weingarten, Gregg Landaker eta Gary A. Rizzo), eta muntatzerik onenarena (Lee Smith).

Taldeko aktorerik onenaren saria Allison Janneyri eman diote I, Tonya filmean egindako lanagatik; jatorrizko gidoirik onenarena Jordan Peeleri, Get Out filmagatik; egokitutako gidoi onenarena James Ivoryk, Call Me by Your Name filmagatik; ingelesa ez den beste hizkuntza batean egindako lan onenaren saria Una mujer fantástica film chiletarrak eskuratu du. Coco-k irabazi ditu animazioko film onenarena eta abestirik onenarena (Remember Me de Kristen Anderson Lopez eta Robert Lopez). Argazki onenarena Roger Deakinsek eskuratu du, Blade Runner 2049 filmean egindako lanagatik; eta film hura izan da efektu berezirik onenaren saria eskuratu duena ere (John Nelson, Paul Lambert, Richard R. Hoover eta Gerd Nefzer). Janzkera onenaren saria, berriz, Mark Bridgesek irabazi du, Phantom Thread-em egindako lanagatik.

Dokumental onenaren saria Icarus-ek lortu du; film labur dokumental onenarena, Heaven is a Traffic Jam on the 405-ek; fikziozko labur onenanera, The Silent Child-ek; eta animaziozko labur onenarena, Dear Basketball-ek.

Aldarrikapenen gaua

Frances McDormanden eskutik etorri da gaueko aldarrikapen feminista nagusia. Izendapena zuten emakumezko guztiei beren aulkietatik altxatzeko eskatu die, eta honako hau esan du: "Guztiok ditugu kontatzeko istorioak eta finantzaketa behar duten proiektuak. Baina ez iezaguzue horretaz hitz egin gaur gaueko festetan. Hemendik pare bat egunetara deituiguzue zuen bulegoetara, edo nahiago baduzue, etor zaitezte zuek gureetara".

#MeToo mugimendua ere presente izan da. Han izan dira Harvey Weinstein produktorearen eskutik sexu jazarpena jasan dutela jakinarazi duten aktoreak, Salma Hayek, Ashley Judd eta Annabella Sciorra, eta azken horrek ahotsak altxatzera dei egin du: "Bizitzen ari garen aldaketa gure ahots boteretsuek eragin dute, ahots desberdinek. Abesbatza zoragarri batean elkartu izanak, azkenean, esateko, [jazarpen sexuala] amaitu dela".

Aldarrikapen feministak ez ezik, beste gizarte gai batzuek ere izan zuten lekurik atzo. Del Torok berak, esate baterako, migratzaileen aldeko aldarria egin zuen: "Migratzailea naiz zuetako asko bezala, eta gure lanbideak egiten dugun gauzarik ederrenetako bat banantzen gaituzten marrak borratzea da".

Goizeko buletina

BERRIAren papereko edizioaren gai nagusiak biltzen ditu egunero (astelehenetan salbu). Goizean goiz iristen da zure posta elektronikora.

Albiste gehiago

Maiatzaren 28an eguneratua, 18:00etan. ©BERRIA

Koronabirusaren azken datuak

Berria

Azkeneko 24 orduetan hiru pertsona hil dira COVID-19 gaitzaren eraginez, 23 positibo atzeman dituzte PCR probekin, eta sei gaixo ospitaleratu dituzte. Euskal Herrian 28.976 gaixok eman dute positibo guztira, koronabirusa atzemateko probaren bat eginda. Horietatik 2.037 hil dira. Grafikoak, albiste barruan.

Donostiako Kontxa hondartza, pasa den asteartean. ©Gorka Rubio, Foku

Hondartzen erabilera «dinamikoa» egiteko eskatu du Jaurlaritzako Osasun Sailak

Berria

Osasun Sailak eskatu du hondartzak kirola egiteko, paseatzeko eta bainatzeko erabiltzea, baina ez hondarretan geldirik egoteko. Bizkaian, Areetan, Lagan, Laidan eta Ean hartu dute hondartza «dinamikoak» ezartzeko erabakia. Lapurdiko hondartzak, berriz, maiatzaren 16an ireki zituztenetik dira «dinamikoak».

Mari Luz Esteban eta Elixabete Garmendia. / ©GORKA RUBIO, FOKU

«Zahartzaroari ematen zaion tratamenduaren metafora da gertatu dena»

Maider Galardi F. Agirre

Koronabirusaren krisia piztu denetik, maiz hitz egin da adinekoen zaurgarritasunari buruz, eta, oraindik, kalera irteteko mugak dituzte adinekoek. Mari Luz Esteban antropologoak eta Elixabete Garmendia kazetariak, ordea, salatu dute adinkeria dagoela, eta beharrezkoa dela nagusiagoei ahots propioa ematea.

Hezkuntza arloko lan eskaintza publiko baterako proba, Barakaldoko BECen, 2018ko ekainean. ©MONIKA DEL VALLE / FOKU

Jaurlaritzak hezkuntzako lan eskaintzara aurkezteko epea irekiko du astelehenean

Jon O. Urain

Epea etenda geratu zen alarma egoera indarrean sartzean. Ekainaren 1etik 5era bitartean egongo da zabalik.

Irakurle agurgarria:

Honaino iritsi zarenez, eskaera bat egin nahi dizugu: irakurtzen ari zaren edukia eta egunkaria babestea, konpromiso ekonomikoa hartuz. Publizitatea eta erakundeen diru-laguntzak ez dira nahikoa BERRIAren etorkizuna bermatzeko. Sarean eskaintzen dizugun edukia irakurtzen duzuen milaka irakurleek proiektuari ekarpena eginda, urrutira iritsiko ginateke.

Kazetaritza libre, ireki eta independentea egin nahi dugu euskaldunontzat. Euskaraz informatzea delako gure eginkizuna, eta zure eskubidea.Lagun gaitzazu bide horretan. Idatzi gurekin etorkizuna. Geroa zugan.

Martxelo Otamendi
BERRIAko zuzendaria

Izan zaitez BERRIAlaguna

Izan zaitez BERRIAlaguna

BERRIAlagunei esker eskaintzen dugu balioz osatutako informazioa. Egizu ekarpena gure eginkizunarekin segi dezagun.

Izan zaitez BERRIAlaguna