Martxoak 8

Historiarako emakumeen pasabidea egin dute Azpeitian

 
Basanderiek taldeko kideak, pasabidea atontzen. /
Basanderiek taldeko kideak, pasabidea atontzen. / Uztarria

Berria -

2018ko martxoak 4

Historian zehar emakumeen eskubideen alde borrokan aritu diren pertsonak edo "erreferenteak" diren emakumeak marraztu dituzte mihiseetan, eta horiek zintzilikatu dituzte pasabidean. Koadro bakoitzaren azpian testu bana idatzi dute. Margolanean ageri den emakumeak egindako adierazpenak edo pertsona horrekin lotura duten hitzak jaso dituzte. Basanderiek asanblada feministak sustatu du egitasmoa Emakumeen Nazioarteko Egunaren harira.

Bideoa: Basanderiek taldeko kide bat pasabidearena azaltzen (Uztarria).

Informazio gehiago, Uztarria.eus-en.