Martxoak 8

Aldarrikapen feministak erakunde publikoen babesa behar duela defendatu du Uxue Barkosek

Gobernuaren kontrol saioa ez ezik, mobilizazioetan ere egongo dela iragarri du.

Uxue Barkos, telebista saioan hizketan beste gonbidatuak begira dituela. /
Uxue Barkos, telebista saioan hizketan beste gonbidatuak begira dituela. / La Sexta

Berria -

2018ko martxoak 5

Martxoaren 8ko greba eta mobilizazio egunari buruzko mahai inguru batean parte hartu zuen atzo Uxue Barkos Nafarroako gobernuburuak, La Sexta telebista katean. Barkos bera, Dolors Montserrat Espainiako Osasun ministroa, Francina Armengol Balearretako gobernuburua, Ada Colau Bartzelonako alkatea, Manuela Carmena Madrilgoa, Ines Arrimadas Ciudadanoseko kidea eta Monica Oltra Valentziako Generalitateko lehendakariordea elkartu zituen, Ana Pastor aurkezleak El Objetivo saioan.

Haiekin guztiek partekatzen zuen mahaian, aldarrikapen feministak babestu zituen Barkosek. Azpimarratu zuen "zoragarria" iruditzen zaiola emakume gazteak "beldurrak puskatzen" ikustea. Horregaitik, ostegunean kaleak hartuko dituzten aldarrikapenak gako horretan ulertu behar liratekeela azpimarratu zuen. Aurrera egiten lagundu behar zaiela. Izan ere, bere ustez, ez dago kristalezko sabairik: "Metakrilatozkoa da".

"Beldurrak puskatzen" ari diren gazte horiek politika publikoen babesa behar dutela uste du, eta diskriminazio positiboaren alde egin du.

Arazoa ez da amatasuna, haren ustez; "rol eta lan banaketa injustua" dira korapiloa.

PPk eta Ciudadanosek protestarako deialdiaren aurrean hartu duten jarrera salatu du Barkosek. PPri ohartarazi dio ez dela gobernuaren kontrako mobilizazioa, gaizki ulertu duela. Eta Ciudadanosen emakumeak ez ote diren falta ere esan du.

Hamaikak arte lanean

Geroa Baiko legebiltzarkide emakumezkoek ostegun goizean osoko bilkurara joateko asmoa dute; handik aterako dira 11:00etarako antolatuta dagoen elkarretaratzean parte hartzeko, eta ez dira itzuliko. EH Bilduko legebiltzarkideek gauza bera egiteko asmoa dute, eta Ezkerrakoak zein Ahal Dugu Podemosekoak ez dira joan ere egingo. PSNko legebiltzarkideek 12:00etatik 14:00etara egingo dute lanuztea, UGT eta CCOOren deialdiarekin bat eginez. PPNk eta UPNk ez du bate egin lanuztearekin.

 

Irakurle agurgarria:

Honaino iritsi zarenez, eskaera bat egin nahi dizugu: irakurtzen ari zaren edukia eta egunkaria babestea, konpromiso ekonomikoa hartuz. Publizitatea eta erakundeen diru-laguntzak ez dira nahikoa BERRIAren etorkizuna bermatzeko. Sarean eskaintzen dizugun edukia irakurtzen duzuen milaka irakurleek proiektuari ekarpena eginda, urrutira iritsiko ginateke.

Kazetaritza libre, ireki eta independentea egin nahi dugu euskaldunontzat. Euskaraz informatzea delako gure eginkizuna, eta zure eskubidea.Lagun gaitzazu bide horretan. Idatzi gurekin etorkizuna. Geroa zugan.

Martxelo Otamendi
BERRIAko zuzendaria

Izan zaitez BERRIAlaguna

Izan zaitez BERRIAlaguna

Irakurtzen ari zaren edukia libre ematen jarraitu nahi dugu. Euskaraz informatzea da gure eginkizuna, zure eskubidea. Sareko irakurlea bazara, konprometitu zaitez irakurtzen ari zarenarekin. Geroa zugan.

Izan zaitez BERRIAlaguna