Hilberria

Fermin Ezkurra hil da, Osasunako ohorezko presidentea

23 denboraldi egin zituen futbol taldeko presidente gisa, 1971tik 1994ra.

BERRIA

Berria -

2018ko martxoak 6

Osasunako presidentetzan denbora gehien egin zuen zuzendaria izan zen Fermin Ezkurra, 23 denboraldi denera. 1994an utzi zuen kargua, eta geroztik ohorezko presidente karguan zen. Bart hil da, 96 urterekin.

1922an jaio zen, Orikainen; hura agintean zela, Osasunak hamalau denboraldi egin zituen lehen mailan. Garai horretan eraiki zituzten Taxoareko instalazioak ere.

1992an, hark erretiroa hartu baino bi urte lehenago, Osasuna izan zen kirol elkarte anonimo bilakatzera behartu ez zuten lehen mailako lau taldeetako bat.

Osasuna futbol taldeko presidentea izanteaz gain, Iruñeko Aurrezkikutxako presidentea ere izan zen tarte batez.

Irakurle agurgarria:

Honaino iritsi zarenez, eskaera bat egin nahi dizugu: irakurtzen ari zaren edukia eta egunkaria babestea, konpromiso ekonomikoa hartuz. Publizitatea eta erakundeen diru-laguntzak ez dira nahikoa BERRIAren etorkizuna bermatzeko. Sarean eskaintzen dizugun edukia irakurtzen duzuen milaka irakurleek proiektuari ekarpena eginda, urrutira iritsiko ginateke.

Kazetaritza libre, ireki eta independentea egin nahi dugu euskaldunontzat. Euskaraz informatzea delako gure eginkizuna, eta zure eskubidea.Lagun gaitzazu bide horretan. Idatzi gurekin etorkizuna. Geroa zugan.

Martxelo Otamendi
BERRIAko zuzendaria

Izan zaitez BERRIAlaguna