Argitalpenak

Mikel Laboaren omenezko artea

Mikel Laboa katedrak eta EHUk Arte Ederren fakultateko ikasleen 36 irudi bildu dituzte 'Mikel Laboa: omenaldia' liburuan

Mikel Laboa, 1996ko irudi batean. MARISOL RAMIREZ / ARGAZKI PRSS
mikel lizarralde
2018ko martxoaren 7a
13:27
Entzun

Leire Fernandez eta Eduardo Herrera Euskal Herriko Unibertsitateko Arte Ederren fakultateko diseinu grafikoko irakasleen aldetik sortu zen ideia. Haien ikasleei eskatu zieten Mikel Laboaren obra, figura edo testuingurua kontuan izanda, egin zezaten irudi bat. Ikasleek euren lana egin zuten, eta balio akademiko bat ez ezik, balio kultural eta oroimenezkoa ere bazutela iritzita, bi irakasleak Mikel Laboa Katedrarekin harremanetan jarri ziren, lan horiek argitaratzeko aukera egon zitekeen azter zezan. "Opari baten moduan jaso genuen", aitortu du gaur goizean egindako aurkezpenean Jone Miren Hernandez katedrako zuzendariak. "Eta guk nahi izan dugu lan hori konpartitu". Horrela, ikasleek egindako 36 artelanak bildu dituzte liburu batean, eta bakoitzari Juan Kruz Igerabide katedraren zuzendari ohiak idatzitako testu txiki bat gehitu diote. Mikel Laboak berak kantatutako hitzekin egindako testu laburrak dira, eta Igerabidek berak esan duenez, bera "loturak" egiteaz arduratu da.

Garbiñe Mendizabal Gipuzkoako Foru Aldundiko Hizkuntza Berdintasuneko zuzendariak, bere aldetik, liburua "harribitxi bat" dela esan du, "hitzaren eta artearen bidez, euskarari hain estu lotutako Mikel Laboaren sorkuntza hedatzeko balio handiko bitartekoa dugu liburu hau".

Honako hauek dira libururako irudiak egin dituzten EHUko ikasleak: Laiane Arrizabalaga Etxebarria, Jon Artetxe Artabe, Laia Becerra Martinez, Mikel Calvo Abarzuza, Iratxe de la Torre Urretxua, Andoni Eskubi Cabañil, Alvaro Fernandez Muñoz, Irene Garces Jara, Izaskun Gaspar Ibeas, Irune Izquierdo Ereño, Nagore Lartitegi Serrano, Mariana Martin Zumarraga, Malen Maiora Unzueta, Aida Merino Muntion, Borja Mopran Gonzalez, Zaira Parrado Gonzalez, Gabriela Pellejero Perez, Beatriz Perez Marin, Berta Piedra Alvarez, Lander Rekakoetxea Oribe, Aiara Rojo Larrunbe, Jose Marcos Rubio Gonzalez, Marta Ruiz Bueno, Beatriz Sierra Gezuraga, Begoña Viñuela Galarraga eta Diego Zarrabeitia Mendia.

Mikel Laboa (1934-2008) hil zela hamar urte beteko dira aurten.

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.