lehen balorazioa

Emakumeak "modu masiboan" ari dira erantzuten

Itziar Gandarisek lehen balorazioa egin du Bizkaia Zubian eta gaurkoa egun historikoa izango dela iragarri du. Ezkerraldetik Eskuinaldera etxeko eta zaintzak lanak ikusarazi nahi izan dituzte Portugaleten.

Itziar Gandarias, Bizkaia Zubiaren aurrean lehen balorazioa egiten. /
Itziar Gandarias, Bizkaia Zubiaren aurrean lehen balorazioa egiten. / Iñigo Astiz

Jon Ordoñez Garmendia -

2018ko martxoak 8

Bizkaia Zubian egin du mugimendu feministak Euskal Herriko gaurko lehen balorazioa. Hainbat emakume elkartu dira Portugaleten (Bizkaia) Ezkerraldetik Eskuinaldera etxeko eta zaintza lanak egitera joaten diren emakumeei erreferentzia egiteko, askok ezingo dutelako gaur grebarik egin, eta han, festa giroan, gaurkoa egun historikoa izango dela iragarri dute. Horregatik emakumeak animatu ditu modu batera edo bestera grebarekin bat egitera, gaur emakumeek lehen aldiz gelditzeko deialdia jaso dutela azpimarratuz baina grebarekin modu batera edo bestera bat egiteko eskatuz.

"Gaur emakumeok gelditzen gara ikustarazteko gu gabe mundua eten egiten dela. Argi dago bihartik aurrera mundua berriro martxan jarriko dela eta gure bizitzek arriskuan jarraituko dutela. Hori dela eta, egun hau eta gero ezin da beste leku batera begiratu. Diskurtsoetatiak ekintzetara pasa behar da", adierazi du Gandariasek.

08:30ean egin dute balorazio hori, eta 09:00etan Ibaizabal zeharkatu du mugimendu feministak Bizkaiko Zubian. Leku hori zergatik aukeratu duten azaldu du Gandariasek. "Hemen greba klasikoak ahazten dituen emakumeak gogora ekarri nahi ditugu. Ezkerraldetik hainbat emakume langile eskumaldeko etxeetara lan egitera joaten diren emakumeak aitortu nahi ditugu. Euren lana ikusarazi nahi dugu, lan baldintzak salatu eta euren aldarrikapen eta borrokak gure egin".

Itziar Gandarias mugimendu feministaren ordezkariak esan du goizean goizetik emakumeak modu masiboan ari direla deialdiari erantzuten. "Oso pozik gaude, uste dugulako egun hau inflexio puntu bat izango dela. Gaur mundua geldituko dugu, bihar ezingo da beste alde batera begiratu", adierazi du hedabideen aurrean.

Gandariasek herri eta auzo askotan jada burutzen ari diren ekitaldiak nabarmendu ditu, ehun baino gehiago azaldu duenez. Beste batzuen artean aipatu ditu atzo egin ziren lapiko jotzeak. Iruñean jendetsua izan zen. Baionan, berriz, bertso poteoa egin zuten.

Gandariasek azaldu duenez, Gasteiz kartelekin apaindu dutela nabarmendu du, Bilbon kalejira bat egingo dela 11:00etan eta Donostian ordu berean bizikleta martxa bat egingo dutela.

Irakurle agurgarria:

Honaino iritsi zarenez, eskaera bat egin nahi dizugu: irakurtzen ari zaren edukia eta egunkaria babestea, konpromiso ekonomikoa hartuz. Publizitatea eta erakundeen diru-laguntzak ez dira nahikoa BERRIAren etorkizuna bermatzeko. Sarean eskaintzen dizugun edukia irakurtzen duzuen milaka irakurleek proiektuari ekarpena eginda, urrutira iritsiko ginateke.

Kazetaritza libre, ireki eta independentea egin nahi dugu euskaldunontzat. Euskaraz informatzea delako gure eginkizuna, eta zure eskubidea.Lagun gaitzazu bide horretan. Idatzi gurekin etorkizuna. Geroa zugan.

Martxelo Otamendi
BERRIAko zuzendaria

Izan zaitez BERRIAlaguna

Izan zaitez BERRIAlaguna

Irakurtzen ari zaren edukia libre ematen jarraitu nahi dugu. Euskaraz informatzea da gure eginkizuna, zure eskubidea. Sareko irakurlea bazara, konprometitu zaitez irakurtzen ari zarenarekin. Geroa zugan.

Izan zaitez BERRIAlaguna