Musika

Vendetta taldea desegin egingo da

2018a amaitzen denean, jotzeari utziko dio taldeak. "Naturaltasun osoz, gure bizitzek ibilbide desberdinak hartu dituzte".

Taldeko kideak diskoaren aurkezpenean. MARISOL RAMIREZ, ARGAZKI PRESS
2018ko martxoaren 9a
19:25
Entzun

Sare sozialetan argitaratutako ohar batean jakinarazi du taldeak uztea erabaki duela. "Bizitzan, liburuetan bezala, orriak pasatu behar dira. Eta guretzat beste bat pasatzeko garaia heldu da", esan dute. "Tristura puntu bat" daukaten arren, "asebetetzeko sentsazio handia" ere badutela nabarmendu dute taldeko kideek.

Hamar urtean asko gozatu dutela azpimarratu dute, eta azaldu dute, azken urte honetan ere horixe egiteko intentzioa dutela. Eskerrak eman dizkiote bidelagun izan dituzten guztiei.

Abenduan kaleratu zuten azken diskoa, ska eta reggae klasikoa elektronikarekin uztartuz.

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.