Musika

Yann Tiersen Donostiako 53. Jazzaldian ariko da

Musikari bretoiak kontzertua emango du Kursaalen, uztailaren 29an. Bakarka ariko da, eta abonamendutik kanpo erosi beharko da sarrera.

Yann Tiersen, artxiboko irudi batean. JOSE COELHO / EFE
Ainhoa Sarasola.
2018ko martxoaren 12a
13:51
Entzun

Konpositorea, abeslaria eta multi-instrumentista da Tiersen —pianoa, biolina, soinua, gitarra eta beste hainbat musika tresna jotzen ditu—. 2001. urtean egin zen ezagun nazioartean, Amélie filmeko musika konposatzeagatik, baina lan haren aurretik ibilbide luzea egina zuen jada, eta halakoxea egin du ondorenean ere. 2014ko urrian jo zuen azken aldiz Donostian, eta udan berriro itzuliko da Kursaalera, oraingoan, Donostiako 53. Jazzaldiaren barruan.

Sei urterekin hasi zen pianoa eta biolina ikasten, baina musika klasikoaren bidetik jo beharrean, gitarra elektrikoa hartu eta post-punkean murgildu zen 80ko hamarkadaren bigarren erdialdean. Ordutik, askotariko eraginak hartu ditu bere konposizioetan. Zinemarako beste bi soinu banda sortzeaz gain, zuzeneko lau disko ditu argitaratuak, baita estudioko dozena bat album ere. Berriena, Eusa izenekoa, 2016an plazaratu zuen; bere sorterrian —Bretainiako Eusa irla— inspiratutako pianorako konposizioak bildu zituen bertan.

 

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.