Literatura

'Azala erre' plazaratu du Danele Sarriugartek, bere bigarren eleberria

Artearen munduan dabiltzan bi gazte jarri ditu protagonista eta, haien zein beste pertsonaia batzuen bidez, adiskidetasuna, inbidia, heldutasunerako igarobidea, itxurakeria, arrakasta eta porrota hartu ditu hizpide, besteak beste, kontakizunean.

Danele Sarrigarte idazlea, gau goizean, Donostian.
Danele Sarrigarte idazlea, gau goizean, Donostian. ELKAR

Ainhoa Sarasola -

2018ko martxoak 13

Miren eta Jon, artearen munduan mugitzen diren bi gazte dira Azala erre nobelako protagonistak. Halako batean, Mirenen estudioan diruz betetako gutun-azal bat utziko du norbaitek. Gertakari horrekin hasi du kontakizuna Danele Sarriugartek, eta diruaren jatorriaren bila ibiliko da irakurlea liburuan zehar, idazleak berak bere lan berriaren aurkezpenean azaldu duenez. Bi gazteen arteko harremanaren bidez, nahiz beste hainbat pertsonaiaren bitartez, adiskidetasunari, inbidiari, porrotari eta arrakastari, itxurakeriari eta beste hainbat auziri buruzko gogoetak harilkatuko dira.  

Bigarren nobela du Sarriugartek. 2014. urtean plazaratu zuen Erraiak (Elkar), Igartza literatur sorkuntzarako beka irabazi ostean.

Irakurle agurgarria:

Honaino iritsi zarenez, eskaera bat egin nahi dizugu: irakurtzen ari zaren edukia eta egunkaria babestea, konpromiso ekonomikoa hartuz. Publizitatea eta erakundeen diru-laguntzak ez dira nahikoa BERRIAren etorkizuna bermatzeko. Sarean eskaintzen dizugun edukia irakurtzen duzuen milaka irakurleek proiektuari ekarpena eginda, urrutira iritsiko ginateke.

Kazetaritza libre, ireki eta independentea egin nahi dugu euskaldunontzat. Euskaraz informatzea delako gure eginkizuna, eta zure eskubidea.Lagun gaitzazu bide horretan. Idatzi gurekin etorkizuna. Geroa zugan.

Martxelo Otamendi
BERRIAko zuzendaria

Izan zaitez BERRIAlaguna