AEBak

Tillerson Estatu Idazkaritzatik kendu du Trumpek

Mike Pompeo egungo CIAko burua jarriko du kargu horretan AEBetako presidenteak. Tillersonek azaldu du ez dakiela zergatik kendu duten kargutik.

Tillerson, artxiboko irudi batean. LEONARDO MUÑOZ, EFE
2018ko martxoaren 13a
16:47
Entzun

Twitter bidez jakinarazi du Donald Trump Ameriketako Estatu Batuetako Presidenteak Rex Tillerson kendu egin duela Estatu Idazkari kargutik, eta orain arte CIA Inteligentzia Agentzia Zentraleko burua zena jarri duela bere lekuan: Mike Pompeo. CIAko buru, berriz, Gina Haspel jarri du.

Sarah Sanders bozeramailea atera da gero prentsaren aurrera, erabakiaren berri ematera. Tillerson agintean egon den 14 hilabeteetan "gauza handiak" lortu direla esan du". Ez du beste arrazoirik eman, baina jakina da Trumpek eta biek desadostasunak zituztela.

Sandersek baino geroago erantzun die Trumpek kazetarien galderei. Onartu du Tillersonekin tira-birak zituela: "Gauza askotan ez gatoz bat". Bestalde, Pompeoren "antzeko pentsatzeko modua" duela azpimarratu du, "benetan ondo konpontzen gara".

Tillerson ezustean hartu du erabakiak. Steve Goldstein Diplomazia Publikoko idazkariordeak azaldu duenez, Tillersonek esan dio lanean jarraitzeko asmoa zuela, eta ez dakiela zergatik kendu duten bere lanpostutik. Haren arabera, Trumpek eta Tillersonek ez dute hitz egin.

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.