kultura

'Biba Hasier!' ekimena egingo dute Etxeberria hil eta urtebetera

Hiru jarduera antolatu dituzte Elgoibarren, bertakoa zen Hasier Etxeberriaren oroimenean.

Hasier Etxeberria zena. EITB
2018ko martxoaren 13a
17:08
Entzun

Elgoibarko Izarra Euskaltzaleon Topaguneak antolatu du ekimena, Elgoibarko Udalaren laguntzarekin. "Urtea pasatu da Hasierrek agur esan zigunetik, baina elgoibartarrok ez dugu ahaztu. Eta, gainera, ez dugu ahaztu nahi", diote. Horretarako, hiru jarduera antolatu dituzte.

Batetik, Begia zulotik erakusketa egingo dute martxoaren 16tik 28ra. Hasier Etxeberriaren testuekin lagunduta, Aitor Etxeberria, Edu Arrillaga eta Joxe Ramon Elortzaren lanak jarriko dituzte Kultur Etxeko erakusketa gelan. Bestetik, Barrenastekarian gehigarri berezia argitaratuko dute martxoaren 16an. Han Etxeberriaren etxekoekin eta lagunekin hitz egin dute, besteak beste.

Eta hirugarren jarduera, Biba Hasier! ekitaldia izango da. Martxoaren 21ean egingo dute Musika Eskolako auditorioan, 19:30ean hasita. Hainbat gonbidatu izango dira, besteak beste, Mikel Hernandez Abaitua; Joxerra Gartzia eta Oier Aranzabal; Urruzuno Literatur Taldekoak; zein Iban Urizar eta Aitor Nova musikariak.

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.