Hilberria

Stephen Hawking hil da

Big bang teoriaren sortzaileak eta astrofisikari entzutetsuak AEA gaitza zuen. Gaur hil da 76 urterekin Cambridgeko bere etxean.

Stephen Hawking, artxiboko irudi batean. /
Stephen Hawking, artxiboko irudi batean. / Ramón de la Rocha/Efe

Berria -

2018ko martxoak 14

Ezaguna da bere irudia, AEA (alboko esklerosi amiotriotrofikoa) gaitza izan arren ez baitzion utzi lanari. Gurpildun aulki batean eserita, eta ordenagailu beten bitartez hitz eginez, hainbat aldiz agertu zen. Baina sona ez dio eman gaixo egon arren lanean jarraitzeak, lan horretan egindako aurkikuntzek baizik.

Berea da unibertsoaren sorreraren inguruko Big bang-aren teoria, eta bereak dira zulo beltzen inguruko teoriak ere. Bera izan zen zulo beltzak amaierarik gabeko zulo gisara definitu zituena; eta bera izan zen 2014an bere teoria berritu eta zulo horiek ez direla erabat beltzak esan zuena ere, radiazioak dituztelako.

A Brief History of Time (Denboraren historia labur bat) liburua argitaratu zuen 1988an, bere teoria gehienak publiko eginez, eta 25 milioi ale baino gehiago saldu zituen.

2015eko uztailean aurkeztu zuen Londresko Royal Societyn bere azken proiektua: lurretik kanpo bizitza bilatzekoa.

50 urte gaitzarekin

1942an jaio zen Hawking Oxforden, intelektualen familia batean. 1963an diagnostikatu zioten AEA gaitza, eta gehienez beste bi urtez biziko zela esan zioten. 1985ean pneumonia bat harrapatu zuen, eta hodi batetik arnasa hartu beste erremediorik ez zuen izan. Orduan galdu zuen hitz egiteko gaitasuna. Hainbat sistema baliatu ostean, 2005etik aurrera ordenagailu baten bidez hitz egiten zuen.

Bere seme-alabek jakinarazi dute gaur hil dela Hawking. "Bere ausardia eta iraunkortasuna, eta baita bere umorea eta distira ere, mundu osoko jendearen inspirazio izan da. Beti sumatuko dugu bere falta", idatzi dute komunikatu betean.

2015ean The Theory of Everything filma egin zuen bere bizitzari buruz James Marshek.

Irakurle agurgarria:

Honaino iritsi zarenez, eskaera bat egin nahi dizugu: irakurtzen ari zaren edukia eta egunkaria babestea, konpromiso ekonomikoa hartuz. Publizitatea eta erakundeen diru-laguntzak ez dira nahikoa BERRIAren etorkizuna bermatzeko. Sarean eskaintzen dizugun edukia irakurtzen duzuen milaka irakurleek proiektuari ekarpena eginda, urrutira iritsiko ginateke.

Kazetaritza libre, ireki eta independentea egin nahi dugu euskaldunontzat. Euskaraz informatzea delako gure eginkizuna, eta zure eskubidea.Lagun gaitzazu bide horretan. Idatzi gurekin etorkizuna. Geroa zugan.

Martxelo Otamendi
BERRIAko zuzendaria

Izan zaitez BERRIAlaguna