AEB-ak

Tiroketa izan da Marylandeko institutu batean

Oraingoz ez da jakin nola gertatu den tiroketa, baina, hango hedabideen arabera, hainbat lagun zauritu dira; hiru "larri".

2018ko martxoaren 20a
15:28
Entzun

Great Mills institutuan gertatu da gaur. 1.600 ikasle joaten dira zentro horretara. Zaurituak daudela besterik ez da zabaldu oraingoz, eta institua itxi egin dutela. Hiru lagun "larri" zaurituta daude. Hiru horietako bat tiroketa hasi duena dela jakinarazi dute, baina ez dute berri gehiagorik eman.

Sheriffa, FBIko kideak eta Armen bulegokoak bertan dira.

Larry Hogan gobernadoreak bere Twitter kontuan jakinarazi du "errezoak" ikasle eta langileengan dituela.

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.