Rovira ez da Gorenera aurkeztu, eta atzerrira joan da

Militanteei bidalitako gutunean, ERCko idazkari nagusiak azaldu du erbestera joatea dela "PPren gobernuaren aurka matxinatzeko modu bakarra", eta eskatu die errepublika eraikitzeko elkarlanean jarrai dezatela.

Marta Rovira, artxiboko argazki batean. /
Marta Rovira, artxiboko argazki batean. / Toni Albir/EFE

Arantxa Elizegi Egilegor -

2018ko martxoak 23

Espainiako Auzitegi Goreneko epaile Pablo Llarenak 10:30etarako deitua zuen ERCko idazkari nagusia, haren aurkako auzipetze aginduaren berri emateko eta jakinarazteko espetxera joango zen edo ez. Ordea, erbesteratzea erabaki du Marta Rovirak, hala jakinarazi du militanteei bidalitako idatzian: "Erbestea bide gogorra izango da, baina horixe da modu bakarra nire ahots politikoa berreskuratzeko. Horixe dut modu bakarra PPren gobernuaren kontra jaikitzeko, zeina jazartzen baitzaio bozkatzearen alde dagoen orori, baita zigorra ezarri ere lehendik ezarririkoa eta orain ezarirrikoa aldatzen saiatzen den edonori".

Azken asteetan "askatasunik gabe" sentitu dela dio Rovirak, eta auzitegien "jazarpen politikoa" salatu du. "Egunero, orduero sentitzen nuen askatasuna mugatzen zidatela mehatxu judizial arbitrario batzuek. Ez nintzen libre sentitzen. Ez nuen ezagutzen neure burua".

Azken ohar bat ere egin die Rovirak militanteei: "Ez utzi gorrotoari zuengan nagusitzen". Eta  esan die jarrai dezatela errepublika eraikitzeko elkarlanean. "Herritar guztiak eta iritzi guztiak errespetatzea eta maitatzea da modu bakarra errotiko aldaketa sakonak egiteko".

Atzoko inbestidura saioa amaitu ostean diputatu akta utzi zuen Rovirak. Gauza bera egin zuten gaur deklaratzera deitutako Dolors Bassa eta Carme Forcadell ERCko diputatuek ere.

Irakurle agurgarria:

Honaino iritsi zarenez, eskaera bat egin nahi dizugu: irakurtzen ari zaren edukia eta egunkaria babestea, konpromiso ekonomikoa hartuz. Publizitatea eta erakundeen diru-laguntzak ez dira nahikoa BERRIAren etorkizuna bermatzeko. Sarean eskaintzen dizugun edukia irakurtzen duzuen milaka irakurleek proiektuari ekarpena eginda, urrutira iritsiko ginateke.

Kazetaritza libre, ireki eta independentea egin nahi dugu euskaldunontzat. Euskaraz informatzea delako gure eginkizuna, eta zure eskubidea.Lagun gaitzazu bide horretan. Idatzi gurekin etorkizuna. Geroa zugan.

Martxelo Otamendi
BERRIAko zuzendaria

Izan zaitez BERRIAlaguna

Izan zaitez BERRIAlaguna

Irakurtzen ari zaren edukia libre ematen jarraitu nahi dugu. Euskaraz informatzea da gure eginkizuna, zure eskubidea. Sareko irakurlea bazara, konprometitu zaitez irakurtzen ari zarenarekin. Geroa zugan.

Izan zaitez BERRIAlaguna