EUSKARA

Udalerri euskaldunetako gaztetxoentzat udalekuak antolatu dituzte

Euskara indizea %70etik gorakoa duten udalerrietako 15-18 urteko gaztetxoek eman dezakete izena. Uemak antolatu du udalekua, eta Zestoan egingo dute. Gazte horiek "eragile aktibo" bihurtzea nahi dute.

Garikoitz Goikoetxea -

2018ko martxoak 23

Udalerri euskaldunetako gaztetxoak elkarrekin udaleku batzuetan biltzeko proposamena egin du Uema Udalerri Euskaldunen Mankomunitateak. Hezkuntzan ari dira pausoak ematen azken urteetan, arnasguneei buruzko hezkuntza proiektuarekin, eta hezkuntza arautuaren mugetatik kanpo ere hasi nahi dute.

Egitasmo pilotua da aurkeztutakoa, Josu Labaka Uemako lehendakariaren esanetan. Eusko Jaurlaritzaren laguntzaz antolatu dute. Udalerri euskaldunetako 15-18 urteko gaztetxoentzat prestatu dute udalekua; helburua da gaztetxo horiek “euskararen inguruan sentsibilizatzea, kontzientziatzea eta eragile aktibo bihurtzea”. Salto leloa dute udalekuek. “Helburua da euskaraz bizi diren gazteek inertziatik kontzientziarako saltoa ematea eta horrekin efektu biderkatzailea lortzea”.

Miren Dobaran Eusko Jaurlaritzako Hizkuntza Politikarako sailburuordeak aurkezpenean nabarmendu du arnasguneetako gazteek "indar handia" dutela arlo soziolinguistikoan, eta hor eragin behar dela.

Zestoan egingo dute egonaldia, Gipuzkoan, uztailaren 10etik 17ra. Sastarrain aterpetxea izango dute egoitza.

Izena emateko, Uemara bertara jo behar da. Udalerri euskaldunetako gaztetxoentzat da udalekua; alegia, euskaldunen indizea %70etik gorakoa duten udalerrientzat —Uemako kide izan zein ez—.

Irakurle agurgarria:

Honaino iritsi zarenez, eskaera bat egin nahi dizugu: irakurtzen ari zaren edukia eta egunkaria babestea, konpromiso ekonomikoa hartuz. Publizitatea eta erakundeen diru-laguntzak ez dira nahikoa BERRIAren etorkizuna bermatzeko. Sarean eskaintzen dizugun edukia irakurtzen duzuen milaka irakurleek proiektuari ekarpena eginda, urrutira iritsiko ginateke.

Kazetaritza libre, ireki eta independentea egin nahi dugu euskaldunontzat. Euskaraz informatzea delako gure eginkizuna, eta zure eskubidea.Lagun gaitzazu bide horretan. Idatzi gurekin etorkizuna. Geroa zugan.

Martxelo Otamendi
BERRIAko zuzendaria

Izan zaitez BERRIAlaguna

Izan zaitez BERRIAlaguna

Irakurtzen ari zaren edukia libre ematen jarraitu nahi dugu. Euskaraz informatzea da gure eginkizuna, zure eskubidea. Sareko irakurlea bazara, konprometitu zaitez irakurtzen ari zarenarekin. Geroa zugan.

Izan zaitez BERRIAlaguna