Siria

Afrin eskualdea erabat kontrolpean duela iragarri du Turkiak

Armadak ohartarazi du duela bi hilabete hasitako operazio militarra ez dela amaitu oraindik.

Milaka herritarrek egin dute ihes Afrindik, Turkiak erasoaldia hasi zuenetik. /
Milaka herritarrek egin dute ihes Afrindik, Turkiak erasoaldia hasi zuenetik. / Aref Tammawi/EFE

Arantxa Elizegi Egilegor -

2018ko martxoak 24

"Terroristak herri guztietatik kanporatuak izan dira. Afrin erabat kontrolpean dago", adierazi du Turkiako Armadako buruzagitzak. Era horretan, urtarrilaren 20an hasitako erasoaldi militarra amaitutzat eman du Ankarak. Baina ohartarazi du operazioa ez dela erabat amaitu. Datozen egunetan eskualdean geratzen diren "talde etsaiak desgeitea" da Turkiaren helburua.

Duela bi hilabete hasitako operazioak (YPG) Herriaren Babes Unitateak suntsitzea du helburu. Turkiak dio miliziak PKKren adar bat direla, eta eraz horiek ere "talde terroristatzat" ditu Gobernuak.

Afrin hirian bizi ziren 350.000 biztanletatik 220.000k ihes egin dutela uste dute gobernuz kanpoko taldeek. Martxoaren 20az geroztik Turkiako bandera dago Afringo legebiltzarraren eraikinean. Kurduen miliziek iragarri dute borrokan jarraituko dutela, baina beldur dira ehunka milaka herritarrek ihes egin ondoren, Turkiak ez ote duen Afrin kolonizatuko.

Irakurle agurgarria:

Honaino iritsi zarenez, eskaera bat egin nahi dizugu: irakurtzen ari zaren edukia eta egunkaria babestea, konpromiso ekonomikoa hartuz. Publizitatea eta erakundeen diru-laguntzak ez dira nahikoa BERRIAren etorkizuna bermatzeko. Sarean eskaintzen dizugun edukia irakurtzen duzuen milaka irakurleek proiektuari ekarpena eginda, urrutira iritsiko ginateke.

Kazetaritza libre, ireki eta independentea egin nahi dugu euskaldunontzat. Euskaraz informatzea delako gure eginkizuna, eta zure eskubidea.Lagun gaitzazu bide horretan. Idatzi gurekin etorkizuna. Geroa zugan.

Martxelo Otamendi
BERRIAko zuzendaria

Izan zaitez BERRIAlaguna

Izan zaitez BERRIAlaguna

Irakurtzen ari zaren edukia libre ematen jarraitu nahi dugu. Euskaraz informatzea da gure eginkizuna, zure eskubidea. Sareko irakurlea bazara, konprometitu zaitez irakurtzen ari zarenarekin. Geroa zugan.

Izan zaitez BERRIAlaguna