Katalunia

Errepresioaren aurka, fronte bateratu bat osatzeko deia egin du Torrentek

Carles Puigdemont estraditatzeko agindua jaso du Finlandiako Poliziak. Carme Forcadell, Dolors Bassa eta Marta Roviraren ordezkoak izendatu ditu Parlamentuak.

Torrent, alderdietako ordezkariekin batera, Parlamentuan egin den ekitaldian. /
Torrent, alderdietako ordezkariekin batera, Parlamentuan egin den ekitaldian. / berria

Arantxa Elizegi Egilegor -

2018ko martxoak 24

*Buruzagi independentisten espetxeratzea salatu dute Parlamentuan egin duten ekitaldian, eta politika "gatazkaren erdigunean" jartzeko eskatu die alderdie Parlamentuko presidenteak. El Segadors abestuz amaitu dute ekitaldia.

*Kataluniako Aldizkari Ofizialak argitaratu egin du presidentegaia atzerrian dela hura inbestitu ahal izateko Junts per Catalunyaren eskaria. Alderdiek lau egun dituzte hemendakinak aurkezteko.

*Twitter bidez mezua zabaldu du Rovirak "denak etxera itzuli ahal izateko" borrokan jarraitzeko eskatuz. Gorenera aurkeztekoa zen atzo ERCko idazkari nagusia, baina erbestera jotzea erabaki zuen eta hala jakinarazi zien militanteei idatziz.

*Suitzak berretsi du ez duela inor estraditatuko arrazoi politikoengatik, baina Roviraren aurkako estradizio agindua aztertuko duela adierazi du.

Zuzeneko kontakizuna

17:52
2018-03-24

Espainia hitz egitera behartu dezala eskatu diote Berdeek Bruseari. Berdeak. Europako Aliantza LIbrea koalizioko kide izan ziren Oriol Junquereta Raul Romeva eurodiputatu izan zirenean. Hoiek hala, esku hartzeko eskatu diote koalizioko diputatuek: "Europako oinarrziko eskubideak estatu kide guztiek errespetatu behar dituzte. Ezin da inor espetxeratu haren ideiak defendatze hutsagatik".

Arantxa Elizegi Egilegor

Arantxa Elizegi Egilegor

16:52
2018-03-24

Elisenda Paluzie aukeratu dute ANCko presidente kargurako. Batzelonako Unibertsitateko ekonomia irakaslea da Paluzie.

Arantxa Elizegi Egilegor

Arantxa Elizegi Egilegor

16:30
2018-03-24

Espetxeratuen senideen ausardia eta indarra txalotu du Puigdemontek Twitterreko ere kontuan, eta presoak eta Katalunia bera aske izan arte borrokan jarraituko dutela iragarri du.

Arantxa Elizegi Egilegor

Arantxa Elizegi Egilegor

15:44
2018-03-24

Elkarretaratzeak

Igande eguerdirako elkarretaratzean antolatu dituzte Hego Euskal Herriko hiriburuetan, Kataluniako herriari elkartasuna adierazteko. Antolatzaileen artean daude ELA, LAB, ESK, EHNE, HIRU, Gure Esku Dago eta EH Bildu.

Arantxa Elizegi Egilegor

Arantxa Elizegi Egilegor

13:53
2018-03-24

"Duintasunez beti; beti burua goran dugula. Elkarrekin aritzen bagara gizartean eta instituzioetan, ez badugu etsitzen, sendo eusten badiogu, espetxeratzeak amaitzeaz gain, herri hobe justuago eta duinago bat eraikitzeko aukera izango dugu. Gaur, inoiz baino gehiago, gra deora Katalunia", esanez amaitu du Torrentek agerraldi intituzionala.

Els Segadors abesten eta errepublikaren aldeko oihuekin amaitu da ekitaldia. Alderdietako ordezkariez gain, bertan izan dira preso dauden diputatuen senideak ere.

Arantxa Elizegi Egilegor

Arantxa Elizegi Egilegor

13:50
2018-03-24

"Ez dugu atsedenik hartuko zuen denok etxera itzuli arte. Espainiako, Europako eta munduko demokratei eskatzen diet babes gaitzatela. Erantzunak zibikoa, baketsua, demokratikoa eta masiboa behar du izan. Eta politikoa izan behar du; politika egiteko garaia da".

Arantxa Elizegi Egilegor

Arantxa Elizegi Egilegor

13:46
2018-03-24

"Gobernua esku hatuta dago, eta Parlamentua jazarria. Osoko bilkurak eta inbestidurak bertan behera uztera behartzen gaituzte. Demokrazia eten dute. Nahikoa da!"

Arantxa Elizegi Egilegor

Arantxa Elizegi Egilegor

13:43
2018-03-24

"Atzokoa demokraziaren erdigunearen aurkako erasoa izan zen. Inork ezin du besoak gurutzatuta geratu; denoi eragiten digu, demokrazia, justizia eta askatasunakdefendatzen ditugun guztioi"

Arantxa Elizegi Egilegor

Arantxa Elizegi Egilegor

13:39
2018-03-24

Torrent: "Demokrazia eten dute. Nahikoa da!"

"Demokraziaren eta oinarrizko eskubideen aldeko frontea osatu behar dugu, transbertsala eta denentzako tokia izango duena; preso daudeneneskubideak defendatuko dituena"

Arantxa Elizegi Egilegor

Arantxa Elizegi Egilegor

13:35
2018-03-24

Zenbait komunikabidek zabaldu dutenez Espainiak gazteleraz bidali du Puigdemonten aurkako atxilotze agindua Finlandiara, eta hark ingelesez bidaltzeko eskatu dio. Horrek lutzatu egin ditzake tramiteak.

Bestalde, Finlandiako hainbat diputatuk babesa agertu diote Puigdemonti, tartean Mikko Karnak: "Finlandiak ezetz esan behar dio Espainiari. Giza eskubideak eta demokrazia defendatzen ditugu. Hori egiten du Kataluniako presidenteak. Espainia tirania faxista bat da. Ez benetako demokrazia"

Arantxa Elizegi Egilegor

Arantxa Elizegi Egilegor

13:18
2018-03-24

Kritikak Icetari espetxeratuekiko elkartasuna adierazi ostean, haien senideei txalo egiteari uko egin diolako:

Arantxa Elizegi Egilegor

Arantxa Elizegi Egilegor

13:16
2018-03-24

Amaitu da Parlamentuko osoko bilkura. PP ez beste alderdi guztiek hartu dute hitza. Alderdi Popularrak iritzi dio osoko bilkura "legeari iruzur egitea" dela eta aretotik irten da.

Arantxa Elizegi Egilegor

Arantxa Elizegi Egilegor

13:14
2018-03-24

Torra (Junts per Cataunya): "Hemen egin den krimena izan da herritarrei ahotsa ematea"

Espetxeratutako kideak gogora ekarriz hartu du hitza Quim Torra diputatuak, eta ohartarazi du azken urtean Kataluniako herritarrek hitz giten ikasi dutela, eta "nahikoa da!" esan dutela. "Zergatik katalanok ezin dugu gure etorkizuna erabaki? 155aren koalizioko kideei zuzentzen natzaie: ohartzen al zarete zein egoera larria eragin duzuen?".

Arantxa Elizegi Egilegor

Arantxa Elizegi Egilegor

13:02
2018-03-24

Sanchez (CUP): "Parlamentu honek subiranotasuna defendatu behar du"

"Aldamenekoaren sufrimenduari garrantzia kentzen diotenak ere egoera honen erantzule dira. Estatu gisa epaitzen bagaituzte, modu berean erantzun beharko dugu", adierazi du Natalia Sanchezek, eta iragarri du alderdi errepublikanoekin lanean jarraituko dutela aurreranean ere.

Arantxa Elizegi Egilegor

Arantxa Elizegi Egilegor

12:55
2018-03-24

Arrimadas (Ciudadanos): "Porrot kolektiboa izan da prozesua"

"Zentzua" eta "normaltasuna" berreskurtu eta Kataluniako gizartea "berregiten" has daitezela eskatu die alderdiei Ines Arrimadasek: "Nori egin dio mesede prozesuak? Nor atera da garaile? Zertarako? Nahikoa da! Has gaitezen elkarbizitzaren alde lanean".

Arantxa Elizegi Egilegor

Arantxa Elizegi Egilegor

12:52
2018-03-24

Domenech (Catalunya En Comu): "Gure historiako ordu ilunenak bizi ditugu"

Errepesioan oinarritutako borroka errepresioan soilik geratzen dela ohartarazi du Xavier Domenechek eta gobernua osatzeko eskatu die alderdi subiranistei. "Ezin dugu onartu katalunia garaitua izatea. Askatasuna berreskuratu behar dugu, herriaren gobernua guztien gainetik egon dadin. Ezin baduzue gobernurik osatu esan eta utzi bidea gehiengo alternatiboei".

Arantxa Elizegi Egilegor

Arantxa Elizegi Egilegor

12:32
2018-03-24

Iceta (PSC): "Arazo politikoek irtenbide politikoak dituzte"

"Gehiegizkoa" iritzi dio Miquek Iceta sozialistak buruzagi independentisten behin-behineko espetxeratzeari: "Gaur araudia ez dugula betetzen jakin arren, hemen egon nahi izan dugu, herritarrekiko eta espetxeratuak izan direnekiko elkartasunez".

Arantxa Elizegi Egilegor

Arantxa Elizegi Egilegor

12:18
2018-03-24

Suitzak berretsi du ez duela inor estraditatzen "delitu politikoengatik", baina iragarri du aztertuko duela Marta Roviraren aurkako estradizio agindua. Rovirak ostiralean jo zuen erbestera.

Arantxa Elizegi Egilegor

Arantxa Elizegi Egilegor

12:13
2018-03-24

Sabria (ERC): "Epainiak bi milioi katalan espetxeratu zituen atzo"

Espainia bere burua "desegiten" ari dela ohartarazi du ERCko diputatu Sergi Sabriak, eta iragarri du Espainiaren eta demokraziaren artean aukeratu behar den honetan eurek demokrazia hautatzen dutela: "Espainiar estatuan demokrazia bertan behera geratu da. Atzoko eguna ez dute urteetan ahaztuko".

Arantxa Elizegi Egilegor

Arantxa Elizegi Egilegor

12:03
2018-03-24

Junts per Catalunyako diputatuek xingola horiak jarrri dituzte Jordi Turull eta Josep Rullen eserlekuetan. PP, berriz, aretotik irten da, Torrentek osoko bilkura atzeratzeari uko egin ostean.

Arantxa Elizegi Egilegor

Arantxa Elizegi Egilegor

11:57
2018-03-24

Torrent: "Gur ezin dut egun on esan"

Jordi Turull presidentegaia espetxean dela gogoraraziz hartu du hitza Parlamentuko presidenteak: "Ez dut atsedenik hartuko denak etxean izan arte". Osoko bilkura ere bertan behera utzi du Torrentek, baina hitza eman die alderdi guztiei.

Arantxa Elizegi Egilegor

Arantxa Elizegi Egilegor

11:53
2018-03-24

Junts per Catalunya bozketa egitearen aldekoa zen, eta ERCk, berriz, hura bertan behera utzi eta Parlamentuaren kanpoaldean protesta ekintza bat egitea proposatu du. Trrentek, ordea, erdibideko erabaki bat hartu du: alderdiei hitza eman die osoko bilkura amaitutzat eman aurretik, eta eguerdiko 13:00etarako agerraldi berezia iragarri du aretoan. Bertan eskubide zibil eta politikoen aldeko testu bat irakurriko dute. Ekitaldiarekin bat egingo dute JxCatek, ERCk, CUPek eta En Comu Podemeko kideek.

Arantxa Elizegi Egilegor

Arantxa Elizegi Egilegor

11:48
2018-03-24

Aurretik, Espainiako Gobernuak ohartarazia zion Torrenti, inbestidura saioa egiten bazen, "neurriak" hartuko zituztela.

Arantxa Elizegi Egilegor

Arantxa Elizegi Egilegor

11:47
2018-03-24

Iragarri moduan, osoko bilkura egingo da Kataluniako Parlamentuan, baina presidentegaia espetxean denez ez da inbestidura saioko bozketarik egingo. Hala jakinarazi berri du Roger Torrent presidenteak.

Arantxa Elizegi Egilegor

Arantxa Elizegi Egilegor

11:38
2018-03-24

Ordezko diputatuak

Assumpció Lailla, Chakir El Homrani eta Magda Casamitjana dira Marta Rovira, Carme Forcadell eta Dolors Bassak utzitako eserlekuak hartu dituztenak. Ropger Torrent Parlamentuko preidenteak bart jaso zuen beharezko dokumentazioa eta haien krgu hartzea berretsi zuen. Hala, hirurek bozkatu ahal izango lukete, azken orduan aldaketarik egin eta inbestidura saioak aurrera egingo balu.

Arantxa Elizegi Egilegor

Arantxa Elizegi Egilegor

11:34
2018-03-24

Presidentegaia Parlamentuan izan ez arren hura inbestitu ahal izateko erreforma egiteko eskaera egin zuen Junts per Catalunyak, eta proposamena gaur argitaratu da Kataluniako Aldizkari Ofizialean. Orain alderdiek lau eguneko epea izango dute helegiteak aurkezteko, eta 48 ordukoa abokatuei txosten bat eskatzeko.

Junts per Catalunyak eta ERCk joan den astean erabaki zuten legea tramitera eramatea, eta Mahaiak onartu egin zuen eskaria, PP Ciudadanos eta PSCren helegiteak atzera bota ostean.

Arantxa Elizegi Egilegor

Arantxa Elizegi Egilegor

11:25
2018-03-24

Erbestetik mezua

Jasotako elkartasuna eskertu du Marta Rovirak bere Twitterreko kontuan zabaldutako mezuan, eta borrokan jarraitzen deia egin du, "denak etxera itzuli ahal izateko".

Arantxa Elizegi Egilegor

Arantxa Elizegi Egilegor

11:23
2018-03-24

Carles Puigdemont jarduneko presidentea atxilotu eta estraditatzeko eskaera jaso du Finlandiako Poliziak. Junts per Catalunyako buruaren abokatuak irgarri du Puigdemont polizia etxera aurkeztuko dela datozen orduetan: "Puigdemontek ez du inoiz ihes egin justiziatik".

Arantxa Elizegi Egilegor

Arantxa Elizegi Egilegor


Irakurle agurgarria:

Honaino iritsi zarenez, eskaera bat egin nahi dizugu: irakurtzen ari zaren edukia eta egunkaria babestea, konpromiso ekonomikoa hartuz. Publizitatea eta erakundeen diru-laguntzak ez dira nahikoa BERRIAren etorkizuna bermatzeko. Sarean eskaintzen dizugun edukia irakurtzen duzuen milaka irakurleek proiektuari ekarpena eginda, urrutira iritsiko ginateke.

Kazetaritza libre, ireki eta independentea egin nahi dugu euskaldunontzat. Euskaraz informatzea delako gure eginkizuna, eta zure eskubidea.Lagun gaitzazu bide horretan. Idatzi gurekin etorkizuna. Geroa zugan.

Martxelo Otamendi
BERRIAko zuzendaria

Izan zaitez BERRIAlaguna

Izan zaitez BERRIAlaguna

Irakurtzen ari zaren edukia libre ematen jarraitu nahi dugu. Euskaraz informatzea da gure eginkizuna, zure eskubidea. Sareko irakurlea bazara, konprometitu zaitez irakurtzen ari zarenarekin. Geroa zugan.

Izan zaitez BERRIAlaguna