Ekialde Hurbila

16.000 etorkin mendebaldeko estatuetara kanporatzea adostu dute Israelek eta NBEk

Akordioaren arabera, Tel Avivek herrialdean geratzeko bost urteko baimena emango die beste hainbeste migranteri.

Protesta bat Holoteko atxilotze gunearen parean, Israelen. ABIR SULTAN, EFE
arantxa elizegi egilegor
2018ko apirilaren 2a
07:14
Entzun

Urte hasieran iragarri zuen Israelek milaka migratzaile kanporatzeko asmoa. Haren arabera, 2.900 euro eta hegazkin txartel bat ordainduko zizkien herrialdetik irtetearen truke, baina aldi berean ohartarazi zien martxoaren amaierarako joaten ez zirenak espetxean amaitu zezaketela.

Gizonezko eritrear eta sudandarrak ziren gehienak, eta haien artean asilo eskatzaile ugari zeuden. Egitasmoak kritika ugari eragin zituen, besteak beste, Nazio Batuen Erakundearena, eta azkenean bertan behera geratu zen, Israelgo Justiziak hala erabakita.

Orain, Iheslarientzako Nazio Batuen Goi Mandatariarekin akordioa hitzartu du Tel Avivek eta, haren bidez, egun Israelen dauden milaka migrante horietatik 16.250 mendebaldeko herrialdeetara lekualdatuko dituzte. Trukean, beste hainbestek herrialdean geratzeko bost urteko baimena eskuratuko dute. Israelek, baina, ez ditu zehaztu baimena eskuratzeko zein baldintza ezarriko dituen.

Benjamin Netanyahu lehen ministroak asteartean emango ditu akordioari buruzko azalpenak, baina, haren bulegoak kaleratutako oharrean gobernuburuak zehazten du hitzarmenak betetzen duela nazioarteko legedia.

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.