Ekialde Hurbila

Hemezortzi palestinarren hilketa ikertzeko eskatu du Arabiar Ligak

Nazioarteko Zigor Auzitegira jotzearekin batera, Israelen erasoaldia ikertuko duen batzorde independente bat osatzeko eskatu diote NBEri.

Liskarrak izan dira gaur ere Gazako mugan. MOHAMMED SABER, EFE
2018ko apirilaren 3a
16:01
Entzun

Israelek 18 palestinar hil zituen joan den ostiralean Gazan eta Zisjordanian protestan ari ziren milaka laguni erasota. Hori dela eta, Arabiar Ligaren larrialdiko bilera eskatu zuen Palestinako Aginte Nazionalak, eta hark Nazioarteko Zigor Auzitegira jo du. Auzitegiari eskatu dio iker ditzala joan den ostiraleko hilketak. 

Aldi berean, Arabiar Lig osatzen duten herrialdeek eskatu diote Nazio Batuen Erakundeari gertatutakoa ikertzeko batzorde independente bat sor dezala, eta egin ditzala urratsak hilketen erantzuleak epaitzeko.

Ligak berretsi du palestinarrek eskubidea dutela okupazioaren aurka borrokatzeko eta baita ekintza baketsuak egiteko ere. Harekin bat etorri da Human Rights Watch erakundea ere, eta salatu du palestinarren hilketak "legez kanpokoak" eta "aldez aurretik prestatuak" izan zirela. 

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.