ipar euskal herria

Jean Rene Etxegarai, Alkartasuna saridunen artean

Laurence Hardouin, Anje Duhalde eta Marie Ange Thebaud ere omenduko ditu EAren fundazioak, hilaren 21ean, Baionan.

Jean Rene Etxegarai Euskal Elkargoko lehendakaria eta Baionako auzapeza, iazko abenduan, herriko etxean.
Jean Rene Etxegarai Euskal Elkargoko lehendakaria eta Baionako auzapeza, iazko abenduan, herriko etxean. Coralie Migne

Berria -

2018ko apirilak 4

EAren Alkartasuna fundazioak aurten Jean Rene Euskal Elkargoko lehendakari eta Baionako auzapeza, Laurence Hardouin abokatu eta migratzailea, Anje Duhalde abeslaria eta Marie Ange Thebaud ekologistari emango die Alkartasuna saria, hilaren 21ean, Baionan. Fundazioaren esanetan. Euskal Herriko bakegintza eta normalizazioa bultzatzeagatik omenduko du Etxegarai, erbesteratu eta asiliatuen eskubideen defendatzailea izateagatik Hardouin, euskal rock eta folkaren aitzindari eta euskal kantutegiko autore klasiko bilakatu delako Duhalde, eta osasun eta kontsumitzaileen aldeko ekintzailea izateagatik Thebaud.

Alkartasuna sarien bitartez, EAren fundazioak Euskal Herriko nortasuna, askatasuna, garapena eta kohesioaren alde lan egiten duten pertsonen ibilbidea goraipatu nahi du. Seigarren edizioa du aurtengoa.

Le Bayonne hotelean izango da hilaren 21eko ekitaldia, 11:00etan. Nestor Basterretxea zenaren Zazpiak Bat domina bana jasoko dute saridunek. 

Irakurle agurgarria:

Honaino iritsi zarenez, eskaera bat egin nahi dizugu: irakurtzen ari zaren edukia eta egunkaria babestea, konpromiso ekonomikoa hartuz. Publizitatea eta erakundeen diru-laguntzak ez dira nahikoa BERRIAren etorkizuna bermatzeko. Sarean eskaintzen dizugun edukia irakurtzen duzuen milaka irakurleek proiektuari ekarpena eginda, urrutira iritsiko ginateke.

Kazetaritza libre, ireki eta independentea egin nahi dugu euskaldunontzat. Euskaraz informatzea delako gure eginkizuna, eta zure eskubidea.Lagun gaitzazu bide horretan. Idatzi gurekin etorkizuna. Geroa zugan.

Martxelo Otamendi
BERRIAko zuzendaria

Izan zaitez BERRIAlaguna

Izan zaitez BERRIAlaguna

BERRIAlaguna

Irakurtzen ari zaren edukia libre ematen jarraitu nahi dugu. Euskaraz informatzea da gure eginkizuna, zure eskubidea. Sareko irakurlea bazara, konprometitu zaitez irakurtzen ari zarenarekin. Geroa zugan.

Izan zaitez BERRIAlaguna