Albistea entzun

animazioa

Isao Takahata hil da, 'Heidi'-ren eta 'Marco'-ren sortzailea

Hil egin da Isao Takahata Japoniako artista, 82 urte zituela. Hainbat marrazki bizidunen sortzailea izan zen, besteak beste Heidirena eta Marcorena.

Isao Takahaka Ohorezko Leopardoa Suitzako saria jasotzen. /
Isao Takahaka Ohorezko Leopardoa Suitzako saria jasotzen. / MARTIAL TREZZINI / EFE

Maider Galardi F. Agirre -

2018ko apirilak 6

Anime japoniarra loratu zuen zuzendarietako bat da Takahata, eta bere kide Hayao Miyazakirekin hainbat telesail eta film ekoitzi zituen. Horietan ezagunenak dira Heidi eta Marco marrazki bizidunak. 1985ean sortu zuten bi zuzendariek Studio Ghibli ekoiztetxea, eta zinemarako lanak ere egin zituzten. Besteak beste Hotaru no Haka (Ipurtargien hilobia) eta Pom Poko (Iraganeko oroimenak) pelikulengatik da ezaguna.

2014an zuzendu zuen azken filma: Kaguya-hime no Monogatari (Kaguya printzesaren ipuina), eta Oscar sarietarako izendapena lortu zuen. Gainera, beste zenbait sari ere jaso zituen, hala nola, Chicagoko (AEB) Haurrentzako Zinema jaialdiaren saria, Annencyko (Frantzia) animazio jaialdikoa eta baita Frantziako letren eta arteen ordenako aitortza ere. Sari nagusia, ordea, 2003an eman zioten: Chihiroren bidaia filmagatik lortu zuen Oscar-a.

Ez zuen inoiz ofizialki ekoiztetxea utzi, baina geroz eta agerraldi gutxiago egin zituen azken urteetan. Orain bi urte ekoitzi zuen azken filma: Red turtle (Dordoka gorria).1968tik aritu zen animaizo lanetan eta bere lanetan sarri landu zituen gerra garaiko gaiak. Hotaru no Haka filma, esaterako, ezaguna egin zen Bigarren Mundu Gerrako Japoniako egoera ezagutarazteagatik.

Sareko BERRIAzalea:

Irakurri berri duzun edukia eta antzekoak zure interesekoak badira, eskari bat egin nahi dizugu: Berria diruz babestea.

Zuk eta zure gisako sareko milaka irakurlek egindako ekarpenarekin, eduki gehiago eta hobeak sortuko ditugu. Eta, zuekin osatutako komunitateari esker, publizitateak eta erakundeen laguntzek bermatzen ez diguten bideragarritasuna lortuko dugu.

Euskarazko kazetaritza libre, ireki eta konprometitua eskaini nahi dizugu egunero; bizi zaren munduaren eta garaiaren berri ematen segitu.

Albiste gehiago

Alex Sanvi eta Unai Iturriaga, atzo, Elkarreko komikiaren txokoan, Donostian. ©MAIALEN ANDRES / FOKU

Mundura atera dira H.B. eta Lo-li-ta

Itziar Ugarte Irizar

Unai Iturriagak eta Alex Sanvik 'Haur Besoetakoa. Itsasoan urak handi' komikia eman dute, Ikastolen Elkartearen eta 'Xabiroi'-ren eskutik. Orain arteko albumik «sendoena» dela uste dute

 ©JAIZKI FONTANEDA / @FOKU

Euskal Herrira itzuliko da gaur Patti Smith

Aitor Biain

Gasteizko Azkena Rock jaialdian eskainitako emanaldiaren ondotik, Euskal Herrira itzuliko da Patti Smith; Donostiako Kursaal auditoriumean ariko da gaur iluntzean. Punk-rockaren ikur handienetako bat da, eta Donostian emango dio amaiera Europa osoan egindako kontzertu birari.

Alexei Volodin pianista, artxiboko irudi batean. ©EUSKADIKO ORKESTRA
Anari Alberdi. ©JABOGA MANTEROLA / FOKU

Prosaz haragoko udazken bat

Iñigo Astiz

Anari Alberdiren liburua da udazkeneko literatur nobedaderik deigarrienetako bat, baina Agirreren, Epaltzaren eta Ibarzabalen nobelak, Zalduaren ipuinak eta komiki esanguratsuak ere badira tartean

Astekaria

Asteko gai hautatuekin osatutako albiste buletina. Astelehenero, ezinbesteko erreportajeak, elkarrizketak, iritziak eta kronikak zure posta elektronikoan.

Iruzkinak kargatzen...