Pilota

Ezkurdia eta Zabaleta txapeldun (22-9)

Binakako Txapelketako finala aise irabazi dute, abaila bizian eta sendo jokatuta.

Partida ostean, sari banaketan. /
Partida ostean, sari banaketan. / Marisol Ramirez/Foku

Berria -

2018ko apirilak 8

Parekatua uste zen finala, dirua ere parean atera da, baina partida ez da batere parekatua izan. Ezkurdia eta Zabaleta indartsu hasi dira, urdinak, aldiz, urduri eta ezinean, huts asko eginez, eta gorriek aldea hartu dute hasieratik. Eta, behin aldea hartuta, konfiantza gehiagorekin aritu dira txapeldunak. 

Elezkano II eta Rezusta ezinean aritu dira partida osoan. Huts asko egin dute, ez dute asmatu aurkariei eusten, tantoak abaila bizian joan dira, eta konturatzerako sekulako aldea zegoen markagailuan. Jokoan bezalaxe.

Ezkurdia eta Zabaleta behetik gora joan dira txapelketan zehar, eta oso sendo agertu dira finalean, jokoarekin eta konfiantzarekin. Zabaletak bigarren txapela du binaka; Ezkurdiak, lehendabizikoa.

Irakurle agurgarria:

Honaino iritsi zarenez, eskaera bat egin nahi dizugu: irakurtzen ari zaren edukia eta egunkaria babestea, konpromiso ekonomikoa hartuz. Publizitatea eta erakundeen diru-laguntzak ez dira nahikoa BERRIAren etorkizuna bermatzeko. Sarean eskaintzen dizugun edukia irakurtzen duzuen milaka irakurleek proiektuari ekarpena eginda, urrutira iritsiko ginateke.

Kazetaritza libre, ireki eta independentea egin nahi dugu euskaldunontzat. Euskaraz informatzea delako gure eginkizuna, eta zure eskubidea.Lagun gaitzazu bide horretan. Idatzi gurekin etorkizuna. Geroa zugan.

Martxelo Otamendi
BERRIAko zuzendaria

Izan zaitez BERRIAlaguna

Izan zaitez BERRIAlaguna

Irakurtzen ari zaren edukia libre ematen jarraitu nahi dugu. Euskaraz informatzea da gure eginkizuna, zure eskubidea. Sareko irakurlea bazara, konprometitu zaitez irakurtzen ari zarenarekin. Geroa zugan.

Izan zaitez BERRIAlaguna