KATALUNIA

Dirua publikoaren erabilera bidegabearen delitua zalantzan jarri du Alemaniak

Schleswig-Holsteingo Lurralde Auzitegiaren ebazpenaren arabera, Auzitegi Gorenak Puigdemonti egotzitako delitu hori ez dago guztiz justifikatuta Llarena epaileak helarazitako euroaginduan.

Puigdemont, larunbatean Berlinen. OMEN MESSINGER / EFE
Igor Susaeta.
2018ko apirilaren 9a
16:09
Entzun

Alemania iparraldeko auzitegiak Kataluniako presidente ohia aske utzi zuen pasa den ostegunean, eta prozesu subiranistaren harira matxinada egon denik ukatu zuen. Hortaz, orduz geroztik behin-behinean aske dago Puigdemont, Neumuesnterreko kartzelan hamabi egun igaro eta gero. Diru publikoaren erabilera bidegabea ere leporatzen dio Llarena epaileak Puigdemonti, baina auziategiaren ebazpenak ondokoa dio horri buruz: "(...) diru publikoaren erabilera bidegabeari buruzko inputazioak ez du betetzen —momentuz, behintzat— Naziorteko Lankidetzarako legea Zigor Kontuetan". Horrregatik, eta erabaki bat hartu aurretik, auziari buruzko informazio gehiago helarazteko eskatu dio Gorenari. 60 egun ditu —90 gehienez—, Espainiaratzeari buruz erabakitzeko.

Llarenak erabakitzen badu euroagindua indarrean mantentzea, eta Schleswig-Holsteingo Lurralde Auzitegiak deliberatuko balu diru publikoaren erabilera bidegabearen delitua baztertzea, eta, ondorioz, Puigdemont ez Espainiaratzea, Gorenak ezingo luke Kataluniako presidente ohia epaitu.

Zenbait komunikabidek Goreneko iturriak aipatuz pasa den ostiralean kaleratutakoaren arabera, Llarena aztertzen ari da EB Europako Batasuneko Justizia Auzitegira jotzea, eta han epaitu aurreko arazo bat aurkeztea. Baina iturri horiek beraiek jakinarazi dute lurralde auzitegiak ebazpen bat kaleratu arte itxarongo duela Llarenak horretarako. Magistratuak planteatu nahiko lukeena  da ea erabakia hartu duten hiru epaile alemanek behar bezala interpretatu duten euroaginduaren arautegia. Hedabide batzuek aipatutako iturriek diotenez, Llarenak erabakiko balu epaitu aurreko arazoa aurkeztea, eta auzitegi horrek tramiterako onartuko balu, euroagindua bertan behera geratuko litzateke automatikoki.

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak