Ostiral Santuko Akordioaren urteurrena

'Brexit'-ari buruz ados jarri beharra azpimarratu dute Ostiral Santuko Akordioko eragileek

Irlandako mugaren inguruan akordioa lortzeko jarrera eskatu diote Londresi.

Atzeako lerroan, ezker eskuin: Jonathan Powell, John Alderdice, David Trimble, Reg Empey eta Paul Peter Murphy. Lehen lerroan, ezker eskuin: Monica McWilliams, Seamus Mallon, Bertie Ahern, George J. Mitchell eta Gerry Adams, gaurko urteurren ekitaldian Be
Atzeako lerroan, ezker eskuin: Jonathan Powell, John Alderdice, David Trimble, Reg Empey eta Paul Peter Murphy. Lehen lerroan, ezker eskuin: Monica McWilliams, Seamus Mallon, Bertie Ahern, George J. Mitchell eta Gerry Adams, gaurko urteurren ekitaldian Be PAUL MCERLANE/EFE

Ander Perez Zala - Berriemaile berezia -

2018ko apirilak 10

Prentsaurreko berezia eman dute gaur, Belfasten, duela hogei urte sinatu zuten Ostiral Santuko Akordioaren eragileek. Belfasteko Quinn's Unibertsiatatean hitz egin dute eragile horietako batzuek, bata bestearen atzetik. Arratsaldean hitzaldia ematekotan dira han bertan.

Peter Robinson, John Alderdice, Seamus Mallon eta Monica McWilliams izan dira aurrenak hitz egiten. Robinsonek, lehen ministro ohiak, azpimarratu du Ostiral Santuko Akordioak argi utzi zuela borondate politikoa edukiz gero akordioak lor daitezkeela. Mallon lehen ministrorde ohiak, berriz, nabarmendu du "gerra zibil baten atarian" zeudela akordioa egin zutenean, eta ohartarazi du orain brexit-ak "pikutara bota" ditzakeela lorturiko aurrerapausoak. Ildo beretik hitz egin du Alderdicek ere: "Akordioa adostu genuen nahi politikoa zegoelako. Jarrera berbera behar da Irlandako mugaren inguruan, eta ez dugu horrelakorik ikusi Londresen partetik".

Gerry Adams Sinn Feineko buruzagia atera da haien atzetik.

Eta hark ere hitz egin du brexit-ari buruz: "Londres hondamendi baterako bidean da brexit-aren auzian, Ipar Irlandako herria kontuan hartu gabe, gainera".

Ostiral Santuko Akordioa goretsi du, baina nabarmendu du bakea lortzeko lanak ez zirela hor amaitu: "Akordioa akordio bat da. Bakea ez da gertaera batekin lortzen, prozesu bat da. Belaunaldi berriek ez dute bonbardaketarik ikusi, ezta Erresuma Batuko troparik ere. Hori ona da. Eta Ostiral Santuko Akordioa ona da etorkizunarentzat". Irlanda batuari buruz "aurrerapauso erraldoi bat" ospatzen ari direla nabarmendu du, eta, haren ustez, orain gakoa da "herritarren interesak" zein testuingurutan defendatu jakitea.

George Mitchell AEBetako senatari ohi eta Etxe Zuriaren Ipar Irlandarako mandatariak irakurri zuen akordioa duela hogei urte kazetarien aurrean. Gaur, prentsaren aurrean gogora ekarri du orduan ohartarazi zuela akordioak ez zituela "bakea, adiskidetzea eta egonkortasuna bermatzen". Ipar Irlanda orduan baino leku seguruagoa dela azpimarratu du, eta bide horretan segitzera dei egin du. "Gaurko eguna ospatu behar dugu, bi hamarkadan egindako lana ospatu behar dugu, baina kontuan hartu behar dugu erronka berriak daudela Ipar Irlandan", esan du. Nolanahi ere, seguru dago bi komunitateen arteko adiskidetzea iritsiko dela, "baina denbora behar du".

Bertie Ahern Irlandako lehen ministro ohia eta Jonathan Powel Tony Blair Erresuma Batuko lehen ministro ohiaren kabinete burua izandakoa izan dira ateratzen azkenak. Haiek ere brexit-a izan dute hizpide. Ekainerako "mugaren auzirako irtenbidea" adostu beharko luketela nabarmendu du Ahernek, eta ohartarazi du hor merkataritza itunak daudela jokoan. Powellek, berriz, Londresengan jarri du zama brexit-aren negoziazioei dagokienez: "Ez du proposamenik, eta geroz eta denbora gutxiago du".

Erreportaje sorta

Igandean, Ostiral Santuko Akordioari buruzko erreportaje sorta kaleratu zuen BERRIAk. Egungo egoera aztertu zuen Ander Perez Zala berriemaile bereziak, Martina Anderson Sinn Feineko eurodiputatua elkarrizketatu zuen, brexit-aren eta mugaren gaia aztertu zuen, hizkuntzaren eztabaida azaldu zuen, eta komunitateen banaketa zertan den aletu. Gainera, Imanol Murua Uria kazetariaren analisia eman zuen BERRIAk, duela hogei urteko gertaerak zorrotz jarraitu zituenez.

Goizeko buletina

BERRIAren papereko edizioaren gai nagusiak biltzen ditu egunero (astelehenetan salbu). Goizean goiz iristen da zure posta elektronikora.

Albiste gehiago

18 kasatzeman dituzt azken ordueta Zangozan. ©Iñigo Uriz/FOKU

Beste neurri batzuk hartuko dituzte Zangozan

Berria

Azken orduetan, 18 positibo atzeman dituzte han. Araban, Bizkaian eta Gipuzkoan 156 positibo izan dira.

Kaltzda Zahar eguneko zenroa, Bizkaian. ©Marisol Ramirez/FOKU

Eguneko zentroak irekiko dituzte gaur Araban

Berria

Zahar etxeetako murrizketek abuztuaren 9ra arte jarraituko dute indarrean.

Basurtuko erietxearen kanpo aldean ostiralean hasi ziren PCR probak egiten. ©JAVIER ZORRILLA / EFE

Berriro ere berrehun positibo baino gehiago egun bakarrean: 255

Mikel P. Ansa

Bezperan baino 39 kasu gutxiago detektatu dituzte azkeneko 24 orduetan, baina berrehuneko langatik gora jarraitzen dute eguneko kasu berriek. Nafarroak osasun arreta indartuko du.

Emakume bat Zisjordaniako Bani Naim herrian maskarak saltzen, hil hasierako irudi batean. ©ABED AL HASHLAMOUN / EFE

Palestinako kasuek gora jarraitzen dute, neurriak gogortu arren

Ander Perez Zala

PANek 11.000 positibo baino gehiago baieztatu ditu, eta haren diru sarrerak %80 txikitu dira

Irakurle agurgarria:

Honaino iritsi zarenez, eskaera bat egin nahi dizugu: irakurtzen ari zaren edukia eta egunkaria babestea, konpromiso ekonomikoa hartuz. Publizitatea eta erakundeen diru-laguntzak ez dira nahikoa BERRIAren etorkizuna bermatzeko. Sarean eskaintzen dizugun edukia irakurtzen duzuen milaka irakurleek proiektuari ekarpena eginda, urrutira iritsiko ginateke.

Kazetaritza libre, ireki eta independentea egin nahi dugu euskaldunontzat. Euskaraz informatzea delako gure eginkizuna, eta zure eskubidea.Lagun gaitzazu bide horretan. Idatzi gurekin etorkizuna. Geroa zugan.

Martxelo Otamendi
BERRIAko zuzendaria

Izan zaitez BERRIAlaguna

Izan zaitez BERRIAlaguna

BERRIAlagunei esker eskaintzen dugu balioz osatutako informazioa. Egizu ekarpena gure eginkizunarekin segi dezagun.

Izan zaitez BERRIAlaguna