Literatura

Uxue Alberdiren 'Jenisjoplin' saritu du 111 Akademiak

111 Akademiako kideek 'Jenisjoplin' eleberria izendatu dute iazko obrarik gogokoena, eta, beraz, 2017ko saria irabazi du. Maddi Zubeldiaren 'Deserria haurtzaro' izan da finalista.

Uxue Alberdi.
Uxue Alberdi. Jon Urbe / Foku

Mikel Lizarralde -

2018ko apirilak 11

111 Akademiako akademiakideek hautatu eta izendatuta, Uxue Alberdik idatzi eta Susa argitaletxeak plazaratutako Jenisjoplin eleberriak jasoko du 2017ko 111 Akademiaren Saria. Hiru bozketa txandatan garatu da aukeraketa prozesua, urtarrilean hasi eta apirilaren 8an amaitu dena. Lehenengo txandan, 2017an gogokoen izan zuten liburuaren alde bozkatzeko eskatu zitzaien 198 akademiakideei, eta lehen txanda hartan saridun izendatzeko behar zen botoen %30a lortu zuen obrarik egon ez zenez, akademiak ohiko prozedura jarraitu eta beste bi bozketa txanda egin zituen. Hirugarren eta azken txandan Uxue Alberdiren Jenisjoplin eta Maddi Zubeldiaren Deserria haurtzaro izan ziren bi finalistak, eta Alberdiren lana suertatu da garaile.

Nagore Vargasen istorioa kontatzen du Jenisjoplin-ek; Artxandara bidean auto atzean doan bigarrena, bera da eleberriko protagonista eta kontalaria. Haurtzaro gogor batek zaildua, izaera borrokalaria eta irmoa eraiki duen emakumea da. Alberdik liburuaren aurkezpenean adierazi zuenez, «errebelde bat, Espainiako migratzaileen ondorengoa, tabernarien alaba, eta klase kontzientzia eta zapalduaren identitatea oso gaztetatik egiten dituena bere. Langile auzo batean eta gurasoen taberna otxentero batean iniziatuko da, eta oso gazterik hartu beharko ditu heldu bati dagozkion erabakiak».

Hemen irakur daiteke Uxue Aberdiri iazko abenduan egindako elkarrizketa.

Saria banatzeko ekitaldia maiatzaren 10ean egitea aurreikusten dute antolatzaileek, Andoainen.

Irakurle agurgarria:

Honaino iritsi zarenez, eskaera bat egin nahi dizugu: irakurtzen ari zaren edukia eta egunkaria babestea, konpromiso ekonomikoa hartuz. Publizitatea eta erakundeen diru-laguntzak ez dira nahikoa BERRIAren etorkizuna bermatzeko. Sarean eskaintzen dizugun edukia irakurtzen duzuen milaka irakurleek proiektuari ekarpena eginda, urrutira iritsiko ginateke.

Kazetaritza libre, ireki eta independentea egin nahi dugu euskaldunontzat. Euskaraz informatzea delako gure eginkizuna, eta zure eskubidea.Lagun gaitzazu bide horretan. Idatzi gurekin etorkizuna. Geroa zugan.

Martxelo Otamendi
BERRIAko zuzendaria

Izan zaitez BERRIAlaguna

Izan zaitez BERRIAlaguna

Irakurtzen ari zaren edukia libre ematen jarraitu nahi dugu. Euskaraz informatzea da gure eginkizuna, zure eskubidea. Sareko irakurlea bazara, konprometitu zaitez irakurtzen ari zarenarekin. Geroa zugan.

Izan zaitez BERRIAlaguna