euskal diaspora

'Anima zaitez' programa antolatuko dute Argentinan, hirugarren urtez jarraian

Villa Maria hiriko Euskal Etxeak (Cordoba, Argentina) sustatuko du. Euskara, eta euskal dantza, musika, sukaldaritza edota kirola ezagutza dutenei zuzenduta dago. Parte hartzaileei alor horiekin lotutako ikastaroak emateko eskatzen zaie, lo egiteko tokiaren eta janariaren truke.

'Anima Zaitez' egitasmokoparte hartzaileak, dantza ikastaroan, iazko uztailean, Villa Mariako Euskal Etxean. /
'Anima Zaitez' egitasmokoparte hartzaileak, dantza ikastaroan, iazko uztailean, Villa Mariako Euskal Etxean. / Villa Mariako Euskal Etxea

Berria -

2018ko apirilak 11

Hirugarren urtez jarraian ekin dio Argentinako Villa Maria hiriko euskal etxeak Anima Zaitez programa antolatzeari. Euskal Herriko gazteei Argentinako euskal komunitatera gerturatzeko eta herrialde horretako kultura ezagutzeko aukera errazten dien programa da. Izan ere, euskal kulturarekin lotutako ikastaroak eskaintzearen truke, lo egiteko tokia eta egonaldiak iraun arteko oinarrizko gastuak hartzen ditu bere gain Villa Mariako Euskal Etxeak. Necoecheako Euskal Etxeak (Buenos Aires, Argentina) antolatzen duen Hator Hona egitasmoa du oinarri.

Villa Mariako Euskal Etxeak sustatutako programak helburu bikotza du. Batetik, bertako euskal komunitateari euskal kultura hobeto ezagutu eta Euskal Herriko euskaldunekin harremanetan jartzeko aukera eskaintzea; eta, bestetik, ikastaroak ematera doazen euskaldunei euskal kultura Argentinan nola bizi duten ezagutarazi eta Argentinako kultura ezagutzeko aukera eskaintzea.

Anaima Zaitez programak bi aste iraungo ditu: uztailaren 7tik 22ra. Parte hartu ahal izateko, euskara, eta euskal dantza, musika, sukaldaritza edota kirol ezagutzak izan behar dituzte izena ematen dutenek. Gutxienez, aipatutako alorretako biren gaineko ezagutza izan beharko dute. Egitasmoa 18 eta 30 urte bitarteko gazteei dago zuzenduta.

Ikastaroak eskaintzearen truke, lo egiteko tokia eta egonaldirako oinarrizko gastuak (janaria, ikastaroetarako materiala) hartuko ditu bere gain euskal etxeak. Joan-etorriko bidaiaren gastuak parte hartzaileak ordaindu beharko ditu.

Izena emateko, hautagaiek haien datu pertsonalak eta eskatzen diren alorren gaineko ezagutzari buruzko xehetasunak bidali beharko dituzte cvascovm@gmail.com eta animazaitez.cvascovm@gmail.com helbideetara, maiatzaren 9a baino lehen.

Informazio gehiago kontsulta daiteke egitasmoaren Facebook orrian.

 

Irakurle agurgarria:

Honaino iritsi zarenez, eskaera bat egin nahi dizugu: irakurtzen ari zaren edukia eta egunkaria babestea, konpromiso ekonomikoa hartuz. Publizitatea eta erakundeen diru-laguntzak ez dira nahikoa BERRIAren etorkizuna bermatzeko. Sarean eskaintzen dizugun edukia irakurtzen duzuen milaka irakurleek proiektuari ekarpena eginda, urrutira iritsiko ginateke.

Kazetaritza libre, ireki eta independentea egin nahi dugu euskaldunontzat. Euskaraz informatzea delako gure eginkizuna, eta zure eskubidea.Lagun gaitzazu bide horretan. Idatzi gurekin etorkizuna. Geroa zugan.

Martxelo Otamendi
BERRIAko zuzendaria

Izan zaitez BERRIAlaguna

Izan zaitez BERRIAlaguna

Irakurtzen ari zaren edukia libre ematen jarraitu nahi dugu. Euskaraz informatzea da gure eginkizuna, zure eskubidea. Sareko irakurlea bazara, konprometitu zaitez irakurtzen ari zarenarekin. Geroa zugan.

Izan zaitez BERRIAlaguna