Ezbeharra

Emakume bat hil da Donostian, ibilgailu batek harrapatuta

Ertzaintza lekuko bila ari da, gertatutakoa argitzeko.

jarraia150742.jpg
2018ko apirilaren 12a
09:22
Entzun

Goizeko 07:20 inguru zirenean gertatu da ezbeharra, Donostiako GI-20 errepidean, Polloe eta Intxaurrondoko tunelen artean. Ibilgailu batek harrapatu du emakumezkoa, eta larrialdi zerbitzuek ezin izan dute ezer egin hura suspertzeko.

Segurtasun Sailak jakinarazi duenez, gertatutakoa ikertzen ari da Ertzaintza, eta lekukoen bila dabil.

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.