Frantzia

Macronek ziurtatu du ez duela atzera egingo SNCFren erreforman

"Pazientzia" eskatu die erretiratuei, etxebizitza zerga jaitsiko zaielako azaroan.

Emmanuel Macron, Berd'huis herriko eskolan eskainitako elkarrizketan. YOAN VALAT / EFE
Iker Aranburu.
2018ko apirilaren 12a
07:03
Entzun

Bere agintaldia hasi zuenetik hirugarren aldiz jarri  da gaur Macron telebistako kameren aurrean. TF1 kate pribatuko eguerdiko albistegia aukeratu du, erretiratuek, langileek eta herri txikietako biztanleek oro har gehien ikusten duten emanaldietako bat. Sektore horietan azkenaldian adiskide asko egin ez dituen arren, Frantziako Errepublikak ez du bere politikan aldaketarik iragarri. Aitzitik, bere hautuak berresteko eta azaltzeko baliatu du elkarrizketa.

SNCFko langileen grebari buruz, ezin argiago mintzatu da Macron: «Erreforma bururaino eramango dugu […]. Ez egitea hipokresia politikoa izango litzateke». Trenbideetako langileak pribilegiatuak direla ukatu du, baina aurrerantzean SNCFk kontratatuko dituen langileek sektore pribatuekoen baldintzak izango dituztela berretsi du. Eta, sindikatu batzuek diotenaren aurka, trenbide konpainiak «%100 publikoa» izaten jarraituko duela gogorarazi du.

Macronen aurka kalera atera den beste sektore bat erretiratuena da, haserre urte hasieratik 1,8 puntu igo zaielako CSG zerga. «Ahalegin» bat eskatu die erretiratuei, zerga hori igotzea derrigorrezkotzat jotzen baitu langileei gizarte kotizazioak apaldu eta haien erosteko ahalmena handitzeko. «Ez zaituztet gutxietsi nahi, zuen beharra dut, ahalegin bat egiteko galdegiten dizuet», esan du. «Pazientzia» izateko eskatu die, eta gogorarazi azaroren 1ean etxebizitza zergaren bi heren kenduko duela, eta osorik 2020rako. «Erosteko ahalmena berreskuratuko duzue».

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.