politika

"Larritasun demokratikoaz" ohartarazi dute arlo ugaritako 70 lagunek

Demokrazia bai izeneko manifestua plazaratu dute; besteak beste, Euskal Herria "herri eta nazio bezala aintzatesten" duen estatus baten beharra azpimarratu dute.

Manifestuaren aurkezpen ekitaldia, gaureguerdian, Donostian. /
Manifestuaren aurkezpen ekitaldia, gaureguerdian, Donostian. / Jon Urbe/FOKU

Jon O. Urain -

2018ko apirilak 13

Dozenaka lagunek izenpetu dute Demokrazia bai izeneko manifestua, eta aurkezpenean izan dira, besteak beste, Carlos Garaikoetxea eta Juan Jose Ibarretxe Jaurlaritzako lehendakari ohiak, Anjeles Iztueta eta Joseba Azkarraga sailburu ohiak, Josetxo Arrieta Ahal Dugu-ko senataria, Mirentxu Purroi kazetaria, Iñigo Iruin abokatua, Iratxe Esnaola irakaslea...

Francisco Javier Caballero zuzenbidearen filosofiako katedradunak eta Begoña Olaizola irakasleak irakurri dute adierazpena. "Oso kezkagarritzat" jo dute "atzerakada prozesuak eta erregimen monarkiko espainolaren joera inboluzionistak Europaren partetik duen babesa, dela ekinez zein isilduz", eta euskal herritarrei dei egin diete "axolagabekeria eta hoztasuna" alde batera uztera eta "kontzientzia kritikoaren eta itxaropenarekiko konpromisoaren arrastoa berreskuratzera".

Uste dute "garaia" dela proiektu bati heltzeko, "emantzipatua den herri eta gizarte baten" ikuspegitik. "Gure esku dago beste ziklo politiko luze baten aurrean etsi eta iragarritako jazarpen aldietan amore ematea, ala gure asmoei uko egin gabe egoerari gogor eustea".

Gainera, beharrezkoa iruditzen zaie "oinarrizko kontzeptuak berreskuratzea", hala nola "askatasuna, demokrazia eta berdintasuna, eta, halaber, justizia zein ongizate soziala herri honentzat, gizarte honentzat".

Azaldu dutenez, egitasmoak jarraipena izango du "gogoetaren eta dibulgazioaren bidez", nahiz eta ez duten definitu nola.

Sinatzaileak:

Joxe Mari Agirretxe, Porrotx

Andoni Aizpuru

Sagrario Aleman

Nekane Altzelai

Arantza Amezaga

Koldo Amezketa

Kike Amonarriz

Maite Aristegi

Txutxi Ariznabarreta

Daniel Arranz

Josetxo Arrieta

Joseba Azkarraga

Joxe Azurmendi

Patxi Biskert

Josu Bravo

Francisco Javier Caballero

Rafa Diez Usabiaga

Jose Luis Elkoro

Tasio Erkizia

Jose Mari Esparza

Ainhoa Etxaide

Carlos Etxeberri

Alfontso Etxeberria

Eugenio Etxebeste, ‘Antton’

Xabier Euzkitze

Carlos Garaikoetxea

Jule Goikoetxea

Xabier Goirigolzarri

Iñaki Goirizelaia

Juan Jose Ibarretxe

Gurutze Irizar, Fatimetu

Iñigo Iruin

Mati Irurralde

Anjeles Iztueta

Kepa Junkera

Gorka Knorr

Inaxio Kortabarria

Antton Lafont

Jose Antonio Larrañaga, Urko

Iñaki Lasagabaster

Amparo Lasheras

Francisco Letamendia, ‘Ortzi’

Alaia Martin

Gontzal Mendibil

Aitor Merino

Laura Mintegi

Xabier Morras

Carlos Olalla

Pepa Pagola

Luis Maria Sanchez Iñigo

Joan Mari Torrealdai

Alex Ugalde

Mitxel Unzueta

Jesus Uzkudun

Patxi Zabaleta

Ramon Zallo

Jesus Mari Zamora

Iñaki Zarraoa

Mario Zubiaga

Irakurle agurgarria:

Honaino iritsi zarenez, eskaera bat egin nahi dizugu: irakurtzen ari zaren edukia eta egunkaria babestea, konpromiso ekonomikoa hartuz. Publizitatea eta erakundeen diru-laguntzak ez dira nahikoa BERRIAren etorkizuna bermatzeko. Sarean eskaintzen dizugun edukia irakurtzen duzuen milaka irakurleek proiektuari ekarpena eginda, urrutira iritsiko ginateke.

Kazetaritza libre, ireki eta independentea egin nahi dugu euskaldunontzat. Euskaraz informatzea delako gure eginkizuna, eta zure eskubidea.Lagun gaitzazu bide horretan. Idatzi gurekin etorkizuna. Geroa zugan.

Martxelo Otamendi
BERRIAko zuzendaria

Izan zaitez BERRIAlaguna

Izan zaitez BERRIAlaguna

BERRIAlaguna

Irakurtzen ari zaren edukia libre ematen jarraitu nahi dugu. Euskaraz informatzea da gure eginkizuna, zure eskubidea. Sareko irakurlea bazara, konprometitu zaitez irakurtzen ari zarenarekin. Geroa zugan.

Izan zaitez BERRIAlaguna