Katalunia

"Etxean nahi zaituztegu"

Jendetza bildu da Bartzelonan, Batzar Nazional Katalanak antolatutako protestan. Bertan izan idra Roger Torrent Parlamentuko presidentea edota Joan Tarda ERCko ordezkaria Espainiako Kongresuan.

Assemblea

Arantxa Elizegi Egilegor -

2018ko apirilak 15

Haserrea da nagusi Bartzelonako kaleetan. Herritarrek bozen bidez aukeratutako ordezkarietako batzuk erbestean eta besteak espetxean daude. Hori nahikoa ez, eta orain arte egindako inbestidura saio guztiak eten egin ditu Espainiako justiziak, hautagaiak auzipetuta eta prozesuan parte hartzeko baimena ukatuz. Azken kasua izan da Jordi Sanchezena. Hark baimena eskatu zion Pablo Llarena epaileari inbestidura saioan parte hartzeko, baina ezezkoa jaso zuen. 

Amorrua baliatuta eta bizi duten egoeraren oihartzuna nazioartera helarazteko asmoz, manifestazio jendetsua antolatu du ANC Biltzar Nazional Katalanak eguerdirako. 12:30ean hasi da martxa, baina asko izan dira ordua baino lehenago hirira gerturatu direnak. Tartean Roger Torrent Parlamentuko presidentea. Hark ohartarazi du elkarrekin aurrera eginez gero, inork ez dituela geldiaraziko. "Demokraziaren oinarriak arriskuan jarri ditu Espainiaren atzeraldiak".

"Etxean nahi zituztegu", hori da manifestazioaren lelo nagusia. Martxak dagoeneko bete du Paralel hiribidea, eta jendeak iristen jarraitzen du. Helburu nagusia da preso politikoak askatzea eta erbestera joan behar izan dutenak etxera itzultzea. Gogor salatu du bizi duten testuingurua ANCko presidente Elisenda Paluziek: "Preso politikoak ditugu, erbesteratuak eta ehunka jazartu. Gaur Kataluniako gizartea kalera irten da demokraziaren eta erabakitzeko eskubidearen aldeko defentsan".

Han da baita ere EH Bilduko ordezkaritza. Jon Inarritu senatariak salatu du Kataluniako testuingurua desberdina izan rren, Espainia han aplikatzen ari den neurriak, urteetan Euskal Herrian ezarritako berak direla.

ANC autobusak ere antolatu ditu Bartzelonara joan ahal izateko, eta asko izan dira garraiobide hori baliatu dutenak. Antolatzaileen arabera 900dik gora autobus heldu dira Bartzelonara manifestaziora zihoan jendea eramatera. 

Junqueras eta Sanchez deklaratzera

Auzitegi Nazionalera eramango dituzte bihar goizean Oriol Junqueras presidenteordea eta Jordi Sanchez presidentegaia, bertan Pablo Llarena epaileak jakinaraziko dizkie haiek auzipetxeko arrazoiak. Datozen egunetan gauza bera egingo du gainontzeko auzipetuekin ere. 

Irakurle agurgarria:

Honaino iritsi zarenez, eskaera bat egin nahi dizugu: irakurtzen ari zaren edukia eta egunkaria babestea, konpromiso ekonomikoa hartuz. Publizitatea eta erakundeen diru-laguntzak ez dira nahikoa BERRIAren etorkizuna bermatzeko. Sarean eskaintzen dizugun edukia irakurtzen duzuen milaka irakurleek proiektuari ekarpena eginda, urrutira iritsiko ginateke.

Kazetaritza libre, ireki eta independentea egin nahi dugu euskaldunontzat. Euskaraz informatzea delako gure eginkizuna, eta zure eskubidea.Lagun gaitzazu bide horretan. Idatzi gurekin etorkizuna. Geroa zugan.

Martxelo Otamendi
BERRIAko zuzendaria

Izan zaitez BERRIAlaguna

Izan zaitez BERRIAlaguna

Irakurtzen ari zaren edukia libre ematen jarraitu nahi dugu. Euskaraz informatzea da gure eginkizuna, zure eskubidea. Sareko irakurlea bazara, konprometitu zaitez irakurtzen ari zarenarekin. Geroa zugan.

Izan zaitez BERRIAlaguna