Gizartea

Etxegabeentzako Euskal Estrategia sinatu dute

Kalean lo egiten duten pertsonen kopurua %20tik gora gutxitzeko helburua du. Konpromisoa Araba, Bizkai eta Gipuzkoako hainbat erakundek sinatu dute: Eusko Jaurlaritza, hiru foru aldundiak, Eudel eta bederatzi udal.

Estrategia sinatu duten admistrazioetako ordezkariak.
Estrategia sinatu duten admistrazioetako ordezkariak. Jaizki Fontaneda / FOKU

Jon Rejado -

2018ko apirilak 16

"Prebentzio politikak sendotzeko" helburua du gaur sinatutako estrategiak, "bizitegi bazterketarik" gerta ez dadin. Akordioa sinatzea borondatezkoa da, baina, behin sinatuta, loteslea. Hauek dira testua sinatu duten udalak: Gasteiz, Bilbo, Donostia, Barakaldo, Getxo, Portugalete, Irun, Santurtzi eta Laudio. Erakunde arteko akordioa sinatu dutenek urte bat dute plan bat diseinatzeko, estrategian zehaztutako ildoak jarraituta.

Beatriz Artolazabal Enpleguko eta Gizarte Politiketako sailburuak azaldu du "zaila" dela Araban, Bizkaian eta Gipuzkoan etxerik ez duten pertsonen kopurua jakitea. 2016An 2.009 pertsona zenbatu zituzten: horietatik 274 kalean ari ziren lo egiten, eta 1.735 egoitzetan. Horien %25 emakumezkoak ziren. Datuez gain, "fenomeno dinamikoa eta aldakorra" dela gaineratu du. "Ez dira talde homogeneo bat, ezta ezaugarri berdinekin denborak aurrera egin ahala".

Helburuen artean arreta ereduari beste norabide bat emateko asmoa agertu dute, "pertsona oinarri duen eta etxebizitzara orientatzen den arreta esparrua sortzeko". EAEko Gizarte Zerbitzuen Mapa guztiz ezartzekoa nahia ere berretsi dute, "lurralde guztietan baliabideen banaketa egokia egiten dela bermatzeko". Horrez gain, etxegabeen fenomenoari buruzko datu gehiago izateko lan ildoak proposatu dituzte, genero ikuspuntua aztertzeko, besteak beste.

Artolazabalek nabarmendu du gaur sinatutako estrategia ez dela "hutsetik" hasten. Nabarmendu du kalean bizi diren pertsonen arretara bideratutako politikek 47,5 milioi euroren aurrekontua dutela. Horietatik 40,2 milioi administrazio publikoek bideratzen dute, eta gainontzekoa hirugarren sektoreko elkarteek.

Irakurle agurgarria:

Honaino iritsi zarenez, eskaera bat egin nahi dizugu: irakurtzen ari zaren edukia eta egunkaria babestea, konpromiso ekonomikoa hartuz. Publizitatea eta erakundeen diru-laguntzak ez dira nahikoa BERRIAren etorkizuna bermatzeko. Sarean eskaintzen dizugun edukia irakurtzen duzuen milaka irakurleek proiektuari ekarpena eginda, urrutira iritsiko ginateke.

Kazetaritza libre, ireki eta independentea egin nahi dugu euskaldunontzat. Euskaraz informatzea delako gure eginkizuna, eta zure eskubidea.Lagun gaitzazu bide horretan. Idatzi gurekin etorkizuna. Geroa zugan.

Martxelo Otamendi
BERRIAko zuzendaria

Izan zaitez BERRIAlaguna

Izan zaitez BERRIAlaguna

Irakurtzen ari zaren edukia libre ematen jarraitu nahi dugu. Euskaraz informatzea da gure eginkizuna, zure eskubidea. Sareko irakurlea bazara, konprometitu zaitez irakurtzen ari zarenarekin. Geroa zugan.

Izan zaitez BERRIAlaguna